Zwei frauen
Joxean Agirre"Inoiz ez dakigu eta ez dugu jakingo zergatik hasten zaigun emakume bat ustekabean beste guztiengandik bereizten bakar bihurtzeraino, zergatik haren begiak garunean iltzaturik geratzen zaizkigun edo haren irudiak, goazen lekura goazela, errainuak bezala jarraitzen digun atsedenik eman gabe. Kataklismo txiki hori gainera datorkigula ikusten dugunean bakoitzak bere neurriak hartu ohi ditu. Ni normalean bazter batean kuzkurtu eta geldirik geratzen naiz aldi batez, eta igarotzen hasten denean bakarrik zabaltzen ditut begiak eta hondamendiari begira entretenitzen naiz." Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko dizkigu, lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak egitearekin batera. Munduaren zentzua maitearen besoetan galdurik aurkitzea; idazketa sedukziorako armatzat erabiltzea; abandonatua izan denaren destino petrala; bi maitale aldi berean eta txandaka edukitzearen on-gaitzak... horra eleberrian barrena agertzen diren gaietako batzuk, arte-kontuez gainera: originalaren eta kopiaren arteko aldea, faltsutzearen alderdi etikoak, imitatzaileak eredua hobetzen duenekoa... Idazkeraren malgutasuna, tonuaren adar soinua, kontatzeko moldearen dotorezia eta sentsualtasuna... Irakurleak lehendik ere ezagutzen eta estimatzen dizkion dohainak plazaratzen ditu Joxean Agirrek, Augustin Zubikarai bekaren irabazlea izandako nobela eder honetan
Idioma Euskera
Publicación 2011
Editorial Elkar
Categoría Narrativa Contemporánea
Descargar Zwei frauen de Joxean Agirre
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Zwei frauen de Joxean Agirre © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.