Zazpi demonioen bidaia
Manuel Mujica LáinezEgoitza, egiazki, deabruzkoa zen, erronka jo eta iruzur egiten baitzien perspektiba logikoaren legeei. Kontua da ez zeukala amaierarik, kontrajarritako ezin konta ahal ispiluk biderkatuko balute bezala, bertan ispilu bat bakarra ere ez zegoen arren. Bazen, ordea, hainbat leiho ilara, leiho gotiko estu horietakoak, betiereko tuneletan galtzen zirenak, eta estilorik kristauenaren karikatura eta isekarako jarriak han, seguraski. Zirrikitu horiek dardaraz zeudela ematen zuen; hauen uhindura bitxia kanpoko suteen eta bertatik igotzen ziren mihi kulunkarien ondorioa zen. Baina sua ez zen garbi ikusten, beira lodien kontra pilatutako aurpegi mordoagatik. Aurpegi haiek, agian gizonezkoenak, agian emakumezkoenak, lakrearen eta kearen kolorea zeukaten eta keinu groteskotan itxuragabetzen ziren. Begi gori eta gosekilek argitzen zituzten aurpegiok. Kanpoan, egoitza isolatuaren inguruan, aiene, lantu eta barre basatiak areagotuz zihoazen, baina gortina zuri lodiek diluitzen zituzten, hozteko tresnen burrunbarekin nahastutako murmuriotan, harik eta, bat-batean, inguruko ahotsak zorroztu eta garrasi luze eta biziagoan burrunba egiteraino iritsi eta ganbaraz jabetzen ziren arte.
SerieKlasikoak
Título original El viaje de los siete demoniosTraductor Joxe Migel Esnaola
Idioma Euskera
Publicación 1974 (1998)
Editorial Ibaizabal
Categoría Narrativa
Descargar Zazpi demonioen bidaia de Manuel Mujica Láinez
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Zazpi demonioen bidaia de Manuel Mujica Láinez © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.