Descargar Libro - Descargar libros pdf, ePub y mobi
BUSCADOR
AUTORES
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z



Zapata-ren oihana
Iñigo Aranbarri

Bederatzi urte igaro dira Iñigo Aranbarrik bere lehenengo lana —Jonas Poisson poesia liburua— argitaratu zuenetik. Eta bere hurrengo lana ere poesia liburua izan zen arren —Dordokak eta elurrak— ondorengo hiru liburuak beste jeneroetan idatzi zituen: Emon biar yako eleberri bikaina, Gerraurreko literatur kritika saiakera interesgarria eta Zapata-ren oihana kronika-bidai liburu sutsua.

Urte hauek pasa ondoren eta Joseba Jaka bekari esker, hemen dugu Aranbarriren azken lana eta, zorionez, berriro ere poesian. Baina bederatzi urte hauek ez dira alferrik igaro eta Aranbarriren hitza antzemateko zailtasun handirik gabe jarraitzen badugu ere, azken lan honek oso ongi adierazten du bederatzi urte hauetan aldaketa asko egon direla.

Iñigo Aranbarriren hitzak eta, aldi honetan, poesiak beti bezain sutsua izaten jarraitzen du. Bere sentimenduak eta hauen adierazpena grinaz beterik daude, pasioz. Oraingoan ere muturren artean murgilduz: mina eta zoriona, garrasia eta isiltasuna, baikortasuna eta ezkortasuna.

Gaia aberria da. Baina oraingoan aberri hitza baino nahiago izan du lurra kontzeptua eta ideia landu, askotan nahasten diren terminoak badira ere desberdintasun nabarmenak baitaude bien artean. Gainera, lurraren sinbolotzat harria hartuz, Aranbarrik esanahiak eta irakurketak zabaldu egin ditu. Aberria hitzaren inguruan beste ikuspuntu bat eman du, gertuagokoa, baina ez soilik bihotzetik hurbilagokoa, oinarrizko sentimenduetatik baizik, etika, morala eta sena nahastuz.

Honela, poemak bidaia bat bihurtzen dira. Poema bakoitza norberaren barrualdera murgiltzen den hitza edota, hobe esanda, maitasuna da. Maitasuna baita Aranbarriren berba mugiarazten duena. Baina nahiz eta bidaia barrutik egin, kanpo aldera ere abiatzen da, aberriaren, lurraren, herriaren ikuspegi zabalagoa edota, behinik behin, desberdina izan arren.

Idioma Euskera
Publicación 1997
Editorial Susa
Categoría Poesía


Descargar Zapata-ren oihana de Iñigo Aranbarri



Buscando resultados...

Accede gratis a la descarga del libro Zapata-ren oihana de Iñigo Aranbarri © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.

eXTReMe Tracker