Zaindaritza Zorrotza & Lau Orduz Xatilan
Jean GenetEuskarara etorria zaigu Genet gure barnezolak bere ondoezaz lokaztera. Idazlea hil zen, hor dago ordea bere ahobiko begia lur azaletik kuku. Bi lan desberdinek osatzen dute liburua: bata Xatilako masakrearen kronika, bestea kartzelako gaia darabilen antzerkia. Euskaraz egiten zaigu berri, hizkeraz ez, betikoa, Genet xaharra da.
“Lau orduz Xatilan” idatzi zuen sasoian Beiruten zen, aspaldi ez zuela literatura argitara eman, 82an kanpamentu palestinarrean burututako triskantza ikusteak idazteko larria sartzen dio. Atalka, emanak datoz pasarteak: hemen palestinarren ohitura eta edertasuna maitale xeraz, kontatu ezin diren gauzen adierazpen eta guzti, haruntzago testigantza eta gogamen politikoak, han serio-mozkorraren goitikinak. Testua oso da trinkoa, labur dena baino trinkoago; ederra, batzutan, neurriz gain. Genet palestinar bilakatzen da eta metamorfosia zertu orduko Israel gorrotatu zuela dio. Maitale begiz egiten du Iraultza Palestinarraren soziologia poetizatua. Masakreari buruz Genetek, minez, hiltzaileek Xatilan lana festagiroan egin zutela daki, eta soldadu israeldarrak “voyeur” zituztela. Hildakoak gordin deskribatzen ditu: “…bozeolari beltz bat ikusi uste izan dut, barreantzean, K.O. egoteaz harrituta edo”.. Genet maiteminduta dago palestinarrak altxatzen ari diren edertasun berriarekin. Iraultza kausa estetikoa ere beti izan da.
“Zaindaritza zorrotza”n hiru preso daude ziega batean, hiru preso gazte, hiru preso eder. Oso bestelakoa da antzerki lantxo hori, baina oraingoan ere karga sensuala eta giro itogarria nabarmenak. Uste dut lan honen ulertzeko era batek baino gehiagok hanka egin didala, aingirak eskutik irrist.
Dena dela arrisku eta anbiguotasun inpresioak pisua du. Bada hor krimenaren mistifikazio moduko hat, hondamendiaren lirika. Ez dakit krimena ez den jotzen fatalitateari aurre egiteko manera.
Ezin libra gintezke jatorrizko bekatutik, zoritxarra bera da gizakia aukeratzen duena, eta krimena zintzotasun neurri bat. Hiru gazteak bapatean zahartu egiten dira, batek beste bat hiltzen du (hiltzaile ez denak benetan hil lezake rol-a sinesten badu); gilotina dute mugalari. Presoak zorrotz zaintzea dagokio irakurleari. Bizi!
Título original Quatre heures à Chatila and Haute surveillance
Traductor Mikel Antza
Idioma Euskera
Publicación 1983 (1991)
Editorial Susa
Categoría Narrativa
Descargar Zaindaritza Zorrotza & Lau Orduz Xatilan de Jean Genet
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Zaindaritza Zorrotza & Lau Orduz Xatilan de Jean Genet © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.