Urrezko Maskaradun erregea
Marcel SchwobIdeia ezinobea Pamielakoena halako idazlearen narrazio-liburua kaleratzea. Ez omen da hau bere libururik ezagunena, “Narraciones imagnarias” nahiago baitu beste jende askok. Guk dena den, iritziak alde batera utzirik, liburu hau aurkeztuko dugu.
Itzulpena Periko Diez de Ultzurrunek egina da, hizkuntza oso zaindurik dagoela ikusten da, lexikoa batez ere. Basanabarre inguruko hizkeraren indarra erabatekoa da morfologiaren nahiz sintaxiaren aldetik.
Ipuinei dagokienez, esan dezagun, fantesiaren eta abenturaren bidea maite duela idazleak, modernitatearekin lotu gai guti ageri baita.
Deskrizio oso landuko testuetan, girotze kronologikoak bere pizua du, jazkera nahiz arkitekturaren aldetik. Ipuinak gehien bat motzak dira, 2 eta 3 orrialdetakoak.
Adan eta Eba berriak, lurra suak hartzen duen lurraldean salbatzea lortzen duten bakarrak; odol koloreko basamortuan, gizonak maitasunez hil eta baltsamatzen dituzten emakume libiar eder eta misterioz beteak; Etiopia inguratzen duten harea desberdinetako bederatzi zirkuluak; begirada gaizto eta intziertoko neskatila bular-txapalak; legenak lotsatuta erregetzari uko egiten dioten erregeak; bufoin maltzurrak; lurra izoztutakoan jaki bila iparralderantz abiatzen diren gizon zintzuak; izurriteak; izpiluek engainiatuta beren burua itsusia delakoan urkatzera doazen milesia birjin ederrak; gatz kontrabandistak; loak harturikako hiriak eta hauek bezalako hamaika abentura eta irudimen apartako saioak.
Título original Le roi au masque d’or
Traductor Periko Diez de Ultzurrun
Idioma Euskera
Publicación 1892 (1986)
Editorial Pamiela Argitaletxea
Categoría Narrativa
Descargar Urrezko Maskaradun erregea de Marcel Schwob
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Urrezko Maskaradun erregea de Marcel Schwob © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.