Till Eulenspiegel (Euskera)
AnónimoIlustraciones de J, M. Telleria.
Haur eta gazte literaturan izan da ezagunagoa Txiliku zarauztarra (Till Eulenspiegel-en ixtorio gatz eta pipertsuak ere itzuli eta moldatu zituen garai batean...; hizkuntza jostagai bihurtzen duten bi igarkizun liburu ere osatu ditu, Axa mixa zilarra tartean), baina duela bi urte, zenbai ipuin eder argitaratu ondoren, helduen narratiban egin zuen sarrera serio-serio Hontzaren orduak txalotuarekin. Honoko honetan, Xerezade berri bat bailitzan, 101 gauetan zehar, gauero pasarte bat idatzi digu. Irakurle amorratuaren sona du Txilikuk eta egia izan behar du, aldizkari hau ere irakurtzen duela igarri dugu. Tipo honek badaki, diogu kolkorako, ostielaratzeko moduko gauzak dauzka. Era guztietako gaiak eta osagaiak dakartza formula berezikoa den liburu pertsonal honek: mitologia klasikoa eta sineste berriak, esaera zaharrak nahiz pasadizo xelebreak, hala botanika nola zoologiarako gustua, han eta hemen bildutako adabakiak, inguruko nahiz urrutiko bitxikeriak, jakintza eta umorea batzen ditu... Plazerez idatzitako liburua dirudi eta egokia da plazerez irakurtzeko, eta plazerez ari garela, sexu-kontuak bezalaxe, piskanaka, gauero ataltxo bat irakurtzea gomendatzen digu egileak, nekatu ez gaitezen, baina denak, edo ahal direnak segidan irakurtzea ere ez da ideia txarra. Gu ez ginen gogaitu, oroitzapen ederra dugu oraindik.
Título original Till Eulenspiegel
Traductor Jesus Mari Olaizola «Txiliku»
Idioma Euskera
Publicación 1981
Editorial Elkar
Categoría Narrativa
Descargar Till Eulenspiegel (Euskera) de Anónimo
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Till Eulenspiegel (Euskera) de Anónimo © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.