Soweton kondatuak
Ellen KuzwayoAhozko literaturaren oihartzuna dakarkigu Ellen Kuzwayok sinatzen duen Soweton kondatuak izeneko honek, kondatu aditzak baten batek idazleari kondairak esan eta honek jaso egin dituela ematen baitu. Alabaina, denok dakiguna da, eta batez ere Euskal Herrian euskaraz irakurri ohi dugunok dakiguna da, kondalariaren hitzak ez direla ia inoiz ere euren horretan jaso izaten, ezen biltzaileak berak literatura, etika, estetika edo beste edozein sustantiboren menpeko hastapenek agintzen omen dizkionak jarri izaten baititu bitarteko. Jakina, biltzailea bere antropologoa izan ezean hori guztia.
Liburu hau irakurtzean Ellen Kuzwayo bera antropologo zereginetan sartu izan ote den egon naiz, ene zalantzari irtenbiderik eman ezinean, egon ere. Hemengoak "beltzen Hego Afrika"-ri buruz dira, kakotxen artean jarri ditudanak egileak berak erabiltzen duen hitz multzoa izanik. Bada, Hego Afrikako errealitateaz ezer gutxi dakit nik eta, egilea bera ere ez dut orain arte ezaguna izan eta, gatx egiten zait irakurri dudanaz iruzkin hoberik egitea irakurtzen ari zaren hau berau baino. Hala bada, liburua irakurtzean izan dudan lehen bihozkada azalduko dut hemen.
Liburuari eutsi nionean, adineko emakume hegoafrikar batek idatzia zela jakiteak eragiten zidan jakingurak akuilaturik, ustegabean hartu ninduen idazkerari darion zintzotasun kutsuak, ia-ia naif izatera iristen dena bera. Zer esanik ez, naiftasun horrek gordindurik gagozen mendebaldar orojakile buruiritziok igarri uste duguna da eta, izan ere, agian ez da besterik didaktismoa baino, hots, idazleak bera baino maila apalagoko herkideei helarazi gura dien mezuak eskatzen duen teknika. Dena dela, eta didaktismoarena oraingoz alde batera utzita, Soweton Ellen Kuzwayori kondatu bide dizkioten hauek gure amamaren kondatzeko moduak ekarri dizkidate gogora. Istorioak berez doazela dirudi, ez du ematen literatur artifizioetan ahalegin berezirik egiten duenik idazleak berak, baina azkenean literatur lana, edo tradizio ondo zainduaren eragina, bata nahiz bestea, hortxe dela nabaria da.
Gurean ohikoa ez den liburu-mota baten aurrean egoteak jokoz kanpo uzten nauelako sentsazioarekin egin dut aurrera irakurketan, naiftasuna?, antrolologia-testigantzak?, didaktismoak?, halako hausnarketei noiz eutsi eta noiz utzi, prosaren soiltasunak eta sotiltasunak, eta istorioen berezko amamatasunak, kulunkaturik. Tarteka, hedabideetan Afrikak berriro ere lehen planarako bide odoltsua egin duela etorri izan zait gogora, eta horrek halako liburu asko irakurri beharko ditugula pentsarazi dit, ezer gutxi baita hangoaz dakiguna, ahaztu gabe Afrika anitza dela, eta liburu honetakoak Sowetori buruzkoak baino ez direla. Baina Txalaparta argitaletxeak gure eskuetan jarri duen liburu berezi hau ez da, nik uste, kontinente zaurituari hurreratzeko biderik okerrena, ez. Harriduraz diot.
Título original Sit down and listen
Traductor Aintzane Ibartzabal
Idioma Euskera
Publicación 1990 (1996)
Editorial Txalaparta
Categoría Narrativa
Descargar Soweton kondatuak de Ellen Kuzwayo
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Soweton kondatuak de Ellen Kuzwayo © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.