Descargar Libro - Descargar libros pdf, ePub y mobi
BUSCADOR
AUTORES
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z



Rinkonete eta Kortadillo
Miguel de Cervantes

Cervantesek ez du aurkezpen haundirik behar. Are gutxiago Espainiako literatura ikasi dutenen artean. “Don Kixote Mantxako”k eman dio mundu osoan ospea, baina haren aldamenean baditu “Novelas Ejemplares” direlako batzuk, literaturazko benetako perlak. Hauetako bi eskaintzen dizkigu Baroja etxeak.
Nobela jenero bezala jaiotzen ari den garaian idatziak dira. Cervantesek espainierazko aintzindaritzat jotzen du bere burua. Idazki laburron ekintza erritmoa ez da egungo narratibagintzan ezagutzen duguna, noski, nobela kontzeptu dinamikoa baita, baina badute halako xarma berezia: kostunbrismoa, umorearen bidez gizartearen kritika egiteko modua…
“Rinkonete”ko ohitura koadroetan gizartearen moralaren berezitasunak erakusten dizkigu, lapur kofradia bitxi bateko arauen biez. “Kristal Lizentziatua”n eromen eta zuhurtziaren mugak zein labankorrak diren ematen digu aditzera. Ironia paregabeaz beti, intelijentzia apartaz.
Itzulpenari dagokionez esango genuke ondo aritu dela Lukax, bere hizkuntz bitxikeria batzuk gorabehera, ederki isladatzen duela Cervantesen hizkeraren dotorezia, ondo moldatu eta jositako esaldien bidez. Zailtasun bereziak ere bazituen, deskribatutako hainbat gauzaki eta jazki ez baita aspaldi honetan ezagutzen; alderdi honi dagokionez ez dakit beti asmatu ote duen baina itzulpenak ez du irakurketa jarraia oztopatzen, eta ez da gutxi.
Kezkaren bat badut ordea. Inork ez du ukatuko literaturaren klasikoak euskaraz irakurtzeko dugun eskubidea, eta holako liburuek mesede baino ez dute egiten. Baina oraingoz euskaraz hizkuntz arrotzetako zenbait liburu baino argitaratzen ez delarik, hautaketa egin behar denez, zuzena al da lehentasunei begira jatorrizko hizkuntzan ere irakur ditzakegun liburuak oraintxe kaleratzen aritzea? (Iparraldea aipa liteke, baina ziur naiz liburu honen ale gutxi banatzen direla bertan; beraz…)

Título original Rinconete y Cortadillo
Traductor Lukas Dorronsoro
Idioma Euskera
Publicación 1560 (1987)
Editorial Baroja
Categoría Narrativa


Descargar Rinkonete eta Kortadillo de Miguel de Cervantes



Buscando resultados...

Accede gratis a la descarga del libro Rinkonete eta Kortadillo de Miguel de Cervantes © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.

eXTReMe Tracker