Puskak biziz
Juanjo OlasagarreOlerkia nitasunaren esparru berezkoa omen da; poema poetaren beraren sentimenduen isla zuzentzat hartu izan da askotan. Ohiko iritzi hauen aurka, Juanjo Olasagarrek bestelako bideak ere badaudela erakutsi nahi izan du “Puskak biziz” poema liburuan. Poetak ageriko nitasuna alde batera utzi du eta, bere ahotsaz mintzatu beharrean, pertsonaia batzuen eskuetan utzi du poemen ardura. Idazleak asmatutako pertsonaia hauek elkarri zuzentzen dizkiote hitzak, beraien artean elkarrizketa antzekoak sortuz.
Hitz hauek, erreferentzia gurutzatuek eta guztia lotzeko gordetzen den hari narratibo ahulak antzerkitik hurbil jartzen du poema liburu hau. Idazlea saiatu da, bere aldetik, poemak sortzen dituzten ahots desberdinak bereizten, bakoitzari bere ezaugarriak emanez. Ez du beti horrela egiterik lortu, ordea. Izan ere, tonu etsian eta denboraren iragatearen aurreko jarrera ezkorrean ia denak oso antzekoak dira, enbor bereko ezpalak, edo olerkari bakarra biderkatzearen ondorioak. Poemak asko, gainera, narratiboak dira oso eta beren poematasunak, agertzen direneko testuinguruaren ondorioa ematen du, beren ezaugarriena baino gehiago. Edonola ere, erromantizismoaz aspertutako irakurleek agian aurki dezakete hemen zerbait desberdin bilatzeko lekua.
Idioma Euskera
Publicación 2000
Editorial Susa
Categoría Poesía
Descargar Puskak biziz de Juanjo Olasagarre
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Puskak biziz de Juanjo Olasagarre © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.