Poemak
Arthur RimbaudArthur Rimbaud 1854ko urriaren 20an jaio zen Charlevillen, Ardena mendikateak bere azken erroak, jadanik apalduak, hedatzen dituen lurraldean. Paul Claudel-ek honela deskribatzen du lurralde hori: «Gogora dakart atzera, ibili berria dudan eremua: Mens ibaia, garden eta ilun; Méziéres, muino lakarren artean kokaturiko gotorleku zaharra; Charleville, danbata hotsez eta labe garaiez beteriko ibarrean. (Hemen datza Rimbaud, neskato batentzat eraikitako hilobian). Gero Ardenetako lurraldea, uzta urria, arbelezko teilatu multzo bakana, eta beti ere ortzemugan oihanen leiendazko marra. Iturburu ugarien lurraldea...; Aisne ibai berdea, nenufarez gainezka eta haren jade koloretik ilkitzen diren hiru ihi luze horiak. Eta gero Voncq-eko estazio hori, makalondo errenka biren artean bistaz haraindik urrunean galtzen den ubide funebre horrekin: hor egon zen itxoiten, arratsalde goibel batez, bere amaren etxera eramango zuen kalesa, Abisiniatik bueltan Marseilan hankamotz gelditu ondoren...».
Traductor Mikel Lasa
Idioma Euskera
Publicación 1993
Editorial Erein
Categoría Poesía
Descargar Poemak de Arthur Rimbaud
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Poemak de Arthur Rimbaud © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.