Pedro Páramo (EUS)
Juan RulfoXehetasunetan sartzen hasita, liburu oso hau baino beste mardulago bat bete liteke, erraz, aurkitu ditudan (eta oharkabean noski pasatuko zitzaizkidan) itzulpen-gorabeherekin (eta, horien haritik, hizkuntzen egoeraz eta Hizkuntzaren izateaz beraz ere balegoke tesigai luzea). Hala ere, halako ezerk ez luke aldatuko praktikan azkenean horrelaxe joan den testu hau. Laburrenik, bada, esan dezadan konpromiso askoren arteko oreka nolabaitekoan bide egiten saiatu naizela. Eztabaidagarriak dira, oso, hartu ditudan erabakietako asko, eta neuk ere ikusten dut beste bertsio hagitz bestelakorik egin zitekeela. Espero dut, hala ere (horretan ahalegindu naiz), nitaz eta jatorrizko testuaz, biez ahaztea xalo-xalo irakurlea berehala, eta euskarazko mundu mexikar zehatz eta lauso horretan murgiltzea zuzenean, ez harridurarik, zalantzarik, eta are enigmarik gabe, baina bai harrigarriok ere bere harrigarrian natural gertatzen direla testuaren eta istorioaren jarioan. Bizian bezala, horratx, hain hurbil eta hain arrotz. Hori bai: apeta hutsez hartatik urrundu gabe ere, ez naiz ibili hemen beti, prezisamentean, euskara batu estandar zuzen egoki dotoreenaren arrastotik. Hori ere, bizian bezala: jendeak halamoduz hitz egiten du. Hori behintzat jakin dezatela hasterako euskarazaintzaile zurrunek: nahita eginak direla, alegia, akats batzuk, ez hiztegi eta gramatika garbiaren kaltetan propio, baina bai literatur adierazkortasun askotan ez hain aseptikoaren beharretara makurtuz. Jatorrizkoarekiko baliokidetasunaz, berriz, epai bezate jakintsu astitsuek: ni, irakurleak gogatzearekin konformatzen naiz.
Título original Pedro Páramo
Traductor Juan Garzia
Idioma Euskera
Publicación 2002
Editorial Ibaizabal
Categoría Narrativa
Descargar Pedro Páramo (EUS) de Juan Rulfo
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Pedro Páramo (EUS) de Juan Rulfo © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.