Oktaedroa
Julio Cortázar1974an argitaratua, zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek, baita zortzi ertz edo postura ere. Dena dela, estilo batasuna mantentzen du, errelatoaren kontzepzio oso berezi batean bildua. Cortazarren narragintza Henry James-engandik Poerenganaino doa, Borgesengandik Chejovenganaino. Baina literatur eraginek ez dute gauza handirik argituko. Kontaketa bakoitzaren garapenak eta hizkeraren erabilera orijinalak dute garrantzirik gehien lan hauetan. Izan ere, Cortazarrek sedukzio estrategia bat darabil, pertsonaien eta narratzaileen hizkeran oinarritua eta esaera, modismoen erabilera ia burlosoan. Argentinar gizatalde anitzen berbetak birsortzen ditu. Eta ipuina mundu ttiki eta bereizi baten antzera antolatzen du, barne giltza eta errepikapen sinbolikoen bidez irakurlearen konplizitatea behin eta berriz eskatuz.
Hala dagi, elementu liluragarriak egunerokotasunaren muinean eztanda egin dezan, ohiko bilbapeen bestealdetik dauden errealitateetara jauzi egin asmoz. Cortazarren xedea gure gizaki erosoen seguritatea problematizatzea da, guregan egon eza sortuz, ikasitako eskema jakinak —eta ezkutuan ditugunak— apurtuz, «errealitatea» eta fantasiaren arteko muga ez dela hain garbia agerian jarriz, beti bilaketara, galderara, ezbaira eramaten gaituelarik.
«Azken kontuan balio duena, nik kontatu nahi izan dudana, baieztapen zeinu bat da erdeinu eta izu-ikararen gaur eguneko gehikuntzaren aurrean, eta baieztapen horrek gizakiaren gauzarik oinarrizkoena, bizigarriena izan behar du: bere egarri erotikoa eta buruargiduna, tabuekiko askapena, elkarren artean banatutako duintasun baten eskaera, letaginez eta dolarrez jositako eguneroko ikusmuga honetatik libre izango den lur baten gainean». Cortazarren hitzak dira.
Título original Octaedro
Traductor Gerardo Markuleta
Idioma Euskera
Publicación 1974 (1992)
Editorial Editorial Ibaizabal
Categoría Narrativa
Descargar Oktaedroa de Julio Cortázar
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Oktaedroa de Julio Cortázar © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.