Nikomakorentzako Etika
AristótelesNikomakorentzako Etika hamar liburuz osaturik dago. Bertan aztertzen diren gaiak eta agertzen diren galderen ordena honela adieraz daitezke laburki: (1) I. liburuan zoriontasuna erabateko ondasuntzat eta giza biziaren azken helburutzat hartzen da. (2) II. liburua bertuteari dagokio. Lehengotik bigarrenerako pausua orokorrean zuzenetsita dago, berezko giza ekintzetan egintza bat bezala, non zoriontasunaren berezko sorkuntza bikain, akatsgabea dela pentsatzen baita. Bada, edozein ekintzaren ontasun edo akatsgabetasunak egiteko joera bat eskatzen du, eta hauxe da, hain zuzen ere, bertutea. Zehatzago esateko, bertute desberdinen azterketa (intelektuala eta etikoa, izaerarena) I.liburuaren azken atalean sartzen da, giza arimaren arrazoi eta arrazoi gabeko aldeen bereizketatik aurrera. (3) III eta IV. liburuetan bertute etiko desberdinak aztertzen dira. (4) V. liburu osoa bertute bati buruz ari da: justizia. (5) VI. liburua bertute intelektualei dagokie. (6) VII. liburua meneratze ezari eta plazerari dagokio. (7) VIII et IX. liburuek adiskidetasunari buruzko ikerketa handi bat jasotzen dute. Aristotelesek dioenez, bertutea da, eta bertuterik gabe ez dago. (8) X. liburuan, azkenik, aldez aurretik ikertutako bi gai berrikusten dira: plazera jarduerari lotuta (1-5 atalak) eta begiespen jarduera, bizitza erabat zoriontsua (6-9); liburuaren amaieran (10) beranduago aztertuko diren arazo politikoak aipatzen dira.
Título original Ἠθικὰ Νικομάχεια - Ethika Nikomacheia
Traductor Javier Aguirre Santos
Idioma Euskera
Publicación -360 a -322 (2001)
Editorial UPV
Categoría Ensayos
Descargar Nikomakorentzako Etika de Aristóteles
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Nikomakorentzako Etika de Aristóteles © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.