Descargar Libro - Descargar libros pdf, ePub y mobi
BUSCADOR
AUTORES
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z



Mimoak
Marcel Schwob

Kos-eko irlan Ptolomeo errege otzanaren pean bizi zen Herondas poetak, hemen beheko amodioa ezagutu zuen itzal lirain infernutiar bat igorri zidan: Eta mirraz kopururaino bete zen ene gela; eta hats doi batek hotzitu zidan bularra. Eta ene bihotza hildakoen pare bilakatu zitzaidan; ezen ene bizitzaren orainaz beste egin nuen.
Itzal amoranteari bere soinekoaren tolesdura artetik Siziliako gazta jalki zitzaion, piku saski bat, arno beltz anfora ttipi bat eta urrezko mattinsaltoa. Berehala, mimoak idazteko joran bizia ukan nuen eta sudur zuloetan azkurea sumatu, artile berriari zerion bilgor usaia eta Agrigente-ko sutondoetako ke lodia eta Sirakusa-ko arrandegietako lurrin garratza zirela bide. Hiriko kale zurietatik sukaldari mangahutsak pasa ziren, eta lepo gozoko xirularisak eta zelestina masail zimurrak, eta betazpia zilarrez anpusturikako jopu merkatariak.
Itzalak urdinduriko belardietatik zehar unai xistulariak itzuri dira, argizaiez igurtzitako ihiak eramanaz, eta lore gorriz koroatutako mamigile emakumezkoak.
Baina itzal amoranteak ez zuen ene bertsorik gehiago entzun nahi. Gauari buruz itzuliaz, bere tunikatik urrezko miraila, lobelar zoriak, asphodelo trentzak, astindu zituen, eta Lethe-ko erriberetan hazten den izagetarik bat luzatu zidan. Instantean ukan nuen lurreko gauzen zuhurtzia eta jakituariaren xedea. Eta hor non mirailean ikusi nituen xirula eta edalontzi eta puntu gaileneko kapera eta ezpain ziraunezko aurpegi freskoen irudi garden dardaratia, eta gauzen zentzu ezkutua agertu zitzaidan. Gero lobelarrarengana makurtuz, asphodeloei hozka egin nien, eta ene bihotza oroimenez ezabatua izan zen, eta Teneruntz joateko ene arimak itzalari eskutik hartu zion.
Itzal geldo eta lirainak, infernuetako belardi beltzetatik zehar luzaz gidatu ninduen, gure oinak azafrau loretan tindatuz. Eta han itsaso gorrituetako irlen urrutimina nabaritu nuen, goroldio biloez lerroturiko Siziliako hareena eta eguzkiaren argi zuriarena. Eta itzal amorantea ene xedeaz ohartu zen. Bere atzapar izugarriez begiak ikutu zizkidan eta Daphnis eta Chloe ikusi nituen Lesbos-eko landetaruntz igotzen. Eta Jainkosa Onak Daphnis-i ereinotzezko neurkina eskaini zion, eta zumetaren garazia Chloe-ri. Berehala landareen lasaitasuna eta zurtoin geldien poza ezagutu nituen.
Orduan Herondas poetari mimo berriak igorri nizkion Kos-eko emakumeen ukenduz eta infernuko lili zurbilen ukenduz eta lurreko belar sotil eta basatien ukenduz lurrinduak. Hori bait zen hain zuzen, infernuko itzal lirain haren nahia.

Traductor Mikel Lasa
Idioma Euskera
Publicación 1893 (1995)
Editorial La Primitiva Casa Baroja S.A.
Categoría Narrativa


Descargar Mimoak de Marcel Schwob



Buscando resultados...

Accede gratis a la descarga del libro Mimoak de Marcel Schwob © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.

eXTReMe Tracker