Descargar Libro - Descargar libros pdf, ePub y mobi
BUSCADOR
AUTORES
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z



Mariaren mendea
Pablo Sastre

Mariaren mendea izeneko liburu honetan narrazio luze bi bildu ditu Pablo Sastrek, zeinaren orain arteko azken lana, hemengo hau agertu artekoan, “Kristalezko bularrak” izan baita. Azken horrek utzi zidan aho ona hobetu besterik ez du egin gaurko honek, ordea.
Atzekoz aurrera joanaz, “Hautsi da negua” da bigarren narrazioaren titulua, berau delarik, ene eritzian, borobilena, zeren Pablo Sastrek hor lortu duen giroa eta tentsioa egundokoak dira. Gutxitan pasatzen ditut orrialdeak irakurri gabe, amaiera lehen bait lehen jakitearren. Bada, halaxe egitekotan izan naiz honetan, lerrorik lerro begiak gero eta arinago joaten izan bait zaizkit. Laburturik, giroa eta tentsioa errelato berean bat egitea erdietsi du idazleak.
Lehen errelatoaz, liburuari izena ematen dionaz, alegia, zera esan dezaket, giroak agintzen duela mamiaren gainetik, idazleak erabili duen teknikak —ahozko hizkeraren transkripziotzat jo daitekeena, ezinbesteko egokipenak gorabehera—, etnologiaren alderantz dakarrelako errelatoa. Azken honek ez du esan nahi, jakina, errelatoa etnografikoa denik, lerroz lerro aurrera joan ahala nabarmenago egiten delako, idazlearen asmoa ezezik, zein aldetatik idatzi duen ere. Ahotsaren bidez baino ezagutzen ez dugun emakume hori, Maria, mende oso bat da ia. Apustu gogorra egin du, bestalde, Pablo Sastrek errelato honetan, ez bait da erraza hainbeste orrialdetan barrena narrazioaren tentsioari eustea. Apustu horretatik garaile irten duelarik, mugarri berria jarri dio bere buruari idazleak, gure mugetatik geure mugez hitz egiten duen honetan.

Idioma Euskera
Publicación 1992
Editorial Susa
Categoría Narrativa


Descargar Mariaren mendea de Pablo Sastre



Buscando resultados...

Accede gratis a la descarga del libro Mariaren mendea de Pablo Sastre © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.

eXTReMe Tracker