Descargar Libro - Descargar libros pdf, ePub y mobi
BUSCADOR
AUTORES
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z



Malezia Sorta
Jon Arano

Bileterik gabe, halaxe etorri zen Jon Arano euskal pocsigintzara. Bigarrenez ausartu deneko, “Malezia sorta” ekarri digu. Ba ote da titulu zuzenagorik? Zuzentasuna du ageri, lehenik eta behin Itsasondoko poetak. Ez da beraren zereginak duen ezaugarri bakarra, horregatio. Aurrekoan bezala “Susa”k argitaratu duen honetarako Tere Irastorzak idatzi duen atzekazalean irakur ditzakegu nik neure egiten ditudan hitzak.

Filologoz eta lexikologoz osaturiko azken erreleboan —dio Irastorzak— ez da euskarazko irakasle ez den asko kausitzen. Batzu tradizio ezagutezinetako izen eta izenburuez urrats eta hitzak oro kateatuz, beste batzu liburu ezberdinetan jaso imajinen kolaketaz poemak burutzen dituzten artean, Jon Aranok nahiago izan du munduaren afiziotik abiatzea.

Munduaren afiziotik abiatzean, Irastorzak dioen modura, bi gaitzeri egin dio uko Jon Aranok. Batetik, objetuarekiko distantzia gorde gabe, boxeolari suizidaren grinaz ekin dio. Bestetik, ironiak ere ez dio balio, banaketan ezik. Distantzia laburrean boxeatzen du Aranok. Arriskua, K.O. geratzea da. Hala geratu ez bada, begien aurrekoa da arrazoiarengatik izan da. Aranok, berak dakien boxeoa egiten du. Besteren batek egiten dituen kinada edo fintak —ironia?— eta hanka jokoak —metaliteratura?— saloiko teknikak dira honen aurrean.

Arriskatzen dakiten boxeolarien larrialdietan arnasa hartu ezinik geratu ohi garenok, eskertu egiten dugu Jon Aranoren liburu hau. Noski, “El Pais” egunkariaren estilo liburuak boxeoaz dioenaz ez gatoz bat.

Idioma Euskera
Publicación 1991
Editorial Susa
Categoría Poesía


Descargar Malezia Sorta de Jon Arano



Buscando resultados...

Accede gratis a la descarga del libro Malezia Sorta de Jon Arano © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.

eXTReMe Tracker