Maitasun objektu eztizkoa
Raúl Guerra GarridoBitxia da liburu honen historia. Guerra Garridok espainieraz idatzia da, eta urtearen azken aldera edo jatorrizkoa argitaratuko bada ere nahiago izan du aurretik euskal itzulpena plazaratu, euskararekiko maitasun erakusgarri legez. Ez dakigu egilearen edo argitaratzaileen ideia izan den. Ez dago gaizki dena den.
Hala ere, Raúl Gerra Garrido ez da atzo goizekoa inguru hauetan, eta “euskararekiko maitasuna” erakusteko aukera anitz izan du aurretik; badakigu ordea zein izan den bere jokaera eta oraingo adierazpen hauek ez gaituzte gehiegi konbentzitzen. Agian, “maitasun” kontuetan gorabehera eta aldaketa franko gertatu ohi denez, berak ere halako bat izan du. On degiola.
Itzulpenaz, bada, zera: nik Guerra Garridori ez nioke esango baina zuek badakizue euskararen eta inperioko hizkuntzaren erregistro, adierazpen eta irakurlearen errezeptibitate mailak ez daudela parean, eta erdaraz zailtasun berezirik gabeko esperimentutxo bat edo datekeena, euskaraz nekagarri gertatzen da. Horregatik ez dut lehen orrialdeetatik aurrera egin. Barkatuko ahal digu Raúl Guerrak; gogoa izanez gero jatorrizkoa irakurriko diogu. Gu horren “maitakor” ez bagara ere, bai baitakigu etsaiaren hizkuntza (“inor ez da idiota”, esan zuen Arestik).
Título original Dulce objeto de amor
Traductor Felipe Juaristi
Idioma Euskera
Publicación 1988 (1988)
Editorial Baroja
Categoría Narrativa
Descargar Maitasun objektu eztizkoa de Raúl Guerra Garrido
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Maitasun objektu eztizkoa de Raúl Guerra Garrido © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.