Lurraren Taupadak
Jon ArretxeAturik, liburuko protagonistak, mutil gazteak, mundu osoa nola eratu zen edo berari nola kontatu zioten kontatuko digu liburuan zehar. Aturiri bere aitak bizitzan aurrera egiteko jakin behar zituen gauza guztiak erakutsi zizkion, ehizan, arrantzan, etab. Aturi eta bere familia Andira ibaian bizi ziren, Aturi gurasoekin eta bere zazpi neba-arrebekin. Aita hil zenean, tribuko errituak agintzen zuen bezalaxe, gorputza erre zuten espirituak aldentzeko asmoz.
Beste tribuarekin gatazkak ekiditeko Andira ibaitik alde egin zuten. Ur horixkako ibai batean ezarri ziren eta urte zailak pasa zituzten bertan. Aturik, halako batean, Axima ezagutu zuen eta familia bat sortu zuten elkarrekin. Katakanuek, alboko tribukoek, gerra deklaratu zioten mukaxiei, Aturiren tribukoei, eta Andira ibaira bueltatu behar izan zuten. Bidean, arazo larriak izan zituzten. Heldu zirenean Aturik bere familia berrantolatu behar izan zuen katakanuek bere aurreko familia osoa hil zutelako.
Iwixina izatea lortzeko, xamana izatea lortzeko, agure batek azalduko dio nora joan behar duen eta zer egin behar duen. Hortik aurrera, bere ausardia erabili beharko zuen harri berezi batzuk lortzeko. Bere ausardiari esker, harri magikoak lortu zituen. Iwixina bezala, xaman bezala, aritzen zenean, gaixoak sendatzen zituen.
Pertsona "zibilizatu" batzuek Aturiren herria erasotu zuten eta horiek arrastoa jarraituz mundurantz abiatu ziren mukaxiak, bere leinukoak, askatzeko. Pertsona zibilizatuek preso hartu zituzten geratzen ziren mukaxiak eta baita katakanuak ere. Preso zeuden etxean sua egin zuten iskanbila sortuz eta handik ihes egiteko. Emakumeak askatu zituzten eta Urxowari aurkitu zuen haien artean.
Pertsonak tribuko taldekideen atzetik joan ziren berriro preso hartzeko asmoz. Azkenean Urxowari eta Aturi aurkitu zituzten. Bikotea lurrean etzan ziren, besarkatuta zeuden eta han bertan Urxowari hil zuten. Aturi ez zen hil iwixina zelako eta hauek, ez hiltzeko ahalmena zuten. Protagonistak maite zituen pertsona guztiak galdu zituen. Egoera hau ikusita hiltzeko ordua izango ote zen? Zer gertatuko zen?
Idioma Euskera
Publicación 2001
Editorial Zubia
Categoría Narrativa
Descargar Lurraren Taupadak de Jon Arretxe
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Lurraren Taupadak de Jon Arretxe © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.