Leuropa
Pablo SastrePablo Sastrek euskal literaturan ibilbide luzea egin du, ibilbide luzea eta gorabeheratua, idazlan interesgarrien ondoan, interes eskaseko liburuak ere idatzi baititu. Dena dela, azken urteotan, lehenengoek esparru handiagoa hartzen dute haren literatur produkzioan, bigarrenek baino. Seinale, idazleak ofizioa ikasi duela. “Leuropa” idazlan interesgarrien esparruko nobela da.
Bertan kontatzen zaigu nola kamioizale batek antolatzen duen Marokotik legez kanpoko etorkin batzuk ekartzea, hara egin behar duen bidaia batean. Laguntzailetzat Tximi du, magrebiar jatorriko euskalduna, bidaia honetan bere jatorrietara itzultzeko aukera izango duena. Europa paradisua da Afrikako biztanleentzat, baina amestutako paradisu horretara heltzeko, bidaiak suposatzen duen ifernutik pasatu beharko dute. Esklaboen trafikoa ere berri batean gauzatua ikusten dugu, beraz, istorio honetan.
Narrazioa lehenengo pertsonan kontatuta dago, Tximi bera narratzailea delarik, eta ahozko kontakizun bat balitz bezala aurkezten zaigu, honek inplikatzen duen guztiarekin; inkoherentzia batzuk, erderakadak eta hizkuntzen nahasketa, transkripzioak diruditen formen erabilera. Honegatik, batzuetan entzuten egongo balitz bezala irakurri behar da nobela hau.
Idioma Euskera
Publicación 2002
Editorial Susa
Categoría Narrativa
Descargar Leuropa de Pablo Sastre
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Leuropa de Pablo Sastre © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.