Lautada sutan
Juan RulfoBakardadea hiri handiaren hatzmina da, irrati aspertu bat loak hartuta dagoen publiko imajinario zuzentzeko ahalegina, ura besterik aurkitzen ez duen naufragoaren desditxa; edo-ta Juan Rulfo-ren ipuiak irakurri ondoren begietan pausatuta geratu den sentsazioa, opresioa, ondoeza. Bakardadea deskribatzea norberaren burua deskribatzea da, denok bakartiak bait gara; marra bat margotzea geure bizitzan.
Badaude lurralde edo hiri batzuk literaturari esker eternoak izango direnak: Horrela, Cervantes eta La Mantxa betirako daude lotuta, senar-emaztea balira bezala. Dublin da Joycerentzat izar nagusia desertuan galdutakoarentzat bezala; eta Garcia Marquez berriro jaio zen Makondora iritsi zenean. Lojika honetan Jalisco da Rulforen ortzadarra eta bataio-harria.
Baina Jalisco gehiago da. Jalisco etsipena, desenkantua eta balbearen metafora da. Imajina hori atxiki zaio Rulfori txiki-txikitatik eta ez dio utziko perfume sarkor eta galant batek bezala.
Bakardadea, literatur-bultzatzailea.
Rulfok zabaltzen duen sentimendu nagusia, beharbada, beren lanetako ameskaiztoekin batera. Eta sentimendu hori eta ameskaizto horiek Jalisco-ko jendeak egunero behatzen artetik isurtzen uzten dituztenak dira, nortasuna lortzeko, identitatea bilatzeko afanean.
Juan Rulfok 1970 ean idatzi zuen azkeneko aldiz publikatzekotan. Isiltasun sakona du, bizi izan zen lurrak bezala; gutxitan arrailtzen bada ere, orduan, ozenki aldarrikatzen du bere hauskortasuna.
«El llano en llamas» liburuko ipuiak lehen pertsonan daude idatzita gehienbat; eta bertako hizkuntza herri-hizkuntzaren goratzarrea da.
Lehendabiziko ipuinetik hasita garbi somatzen da bakardadearen gaia. Eta gai horrekin batera indarkeria eta errudun-sentimendua, erlijio-arau bat hautsi duenaren damua.
Ezkorra da Rulforen mundua. Pertsonaiak inpotenteak dira boterearen aurrean. Legeak, Estadua, Gobernua urruti dauden zerbait dira, Txinako harresiak beste kontinente batetan dauden bezala edo. Lurra lortzea da nekazarien helburua, baina helburu hori lortezina da pobreentzat. «Nos han dado la tierra» da ipui baten izenburua, eta salaketa zuzena gobernu halako edo horrelako baten kontra, nekazariei lur antzu eta lehorra besterik ematen ez dietelako.
Kanpoko mundua etsaia bada, Rulforen pertsonaiak ez dira libratzen barruan mogimenduan eta erasoan dituzten iratxo eta fantasmez. Kristau-tradizioaren ispiluak izanik, erlijioa salbatzeko bidea bezala agertzen zaie, injustizia jabea den erreinutik libratzeko ihesbidea. Hala ere, zigorraren sentimenduak estaltzen du dena, bizirik dutena edo hilik datzana.
Erlijioak ez die irtenbiderik emango, ezta indarkeriak ere. Pertsonaiak beren baitan ixten dira, beren baitako eremuan sartzen dira eta aterik badago maratilaz josten dute.
Azkenean: nor bere bakardadea ehotzen.
Título original El llano en llamas
Traductor Koldo Etxabe
Idioma Euskera
Publicación 1986
Editorial Baroja
Categoría Narrativa
Descargar Lautada sutan de Juan Rulfo
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Lautada sutan de Juan Rulfo © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.