Klick-sssh-klak
Iñigo Barandiaran35 olerki biltzen ditu Barandiaranen liburuska honek. Olerkia poliki irakurri, eta interpretatzen gostu duen edonorentzat oso liburu atsegina gerta liteke. Lerro oso motzen zerrenda luzeek osatzen dute askotan ulermen ez errazeko olerki hauek. Errealitatea osoki baztertzen ez duen arren, badu idazleak irrealismoaren bide poetikoetatik abiatzeko, maitasunezkoak izaten baitira segurik errealitate pixka bat dutenak.
Irudia izugarri zaintzen duen olerkaria dugu Barandiaran, bertan oinarritzen baita ia nagusiki bere olerkia, imajina ezinezko irudi eder bezain harrigarriak eratzen ditu elkarrekin zerikusirik ez duten hitzak gateatzean irakurketa plazerretik oso hurbil utziz.
Harriduraren bide beretik lihoazke agian zuketa eta hiketa nahasteak, espero gabeko bukaerak eta idazlearen hainbat eta hainbat baliabide. Irudimen oso aberatsekoa dugu Barandiaran. Iritzi beti subjetibo honi oso goxoa eta atsegina gertatu zaion olerkia.
Idioma Euskera
Publicación 1986
Editorial Susa
Categoría Poesía
Descargar Klick-sssh-klak de Iñigo Barandiaran
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Klick-sssh-klak de Iñigo Barandiaran © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.