Kea behelainopean bezala
Harkaitz CanoGereziondo bat hazten ari dun nire zainetan
benazko entseiu hodi matxuratuak bihurtuz
takigrafiatu dizkinate musuak hire bularretan
agortu dun hondarra
sahara gobi eta basamortu gehiago ere
tatuatu dizkinate jainkoen bizkarretan
itsasoa aho bakarreko mintzagi
obenkeek ezin eutsi lain bihotzari tenk
biriketako naufragioan
sistoleak eta diastoleak garabiak kezko
uhildo lurrunak
milaka postale heldu ditun mundu osotik
ez al dun gogoratzen
hilak heriotza oso bat betetzen din gaur
kandelak itzaliak dizkin
desio bat eskatzea zilegi badun
ez dinat aingeru errudunen hegorik nahi
uhildo lurrunetan aske
zebilen nire arteriatan hire kresala
kea behelainopean bezala
gabian bukatzen dun iparra gereziondoan
hasten ditun nire zainak
Idioma Euskera
Publicación 1994
Editorial Susa
Categoría Poesía
Descargar Kea behelainopean bezala de Harkaitz Cano
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Kea behelainopean bezala de Harkaitz Cano © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.