Descargar Libro - Descargar libros pdf, ePub y mobi
BUSCADOR
AUTORES
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z



Katamalo
Gotzon Barandiaran

“Ez nire iritzia mezukeriatzat hartu, / naizena baino askoz beherago / makurtu gura dut burua, / gangarrak ederrago ditut kokospean”. Ohar horrekin hasten da Gotzon Barandiaranen (Larrabetzu, 1974) azken emaitza: Katamalo. Ez dakienarentzat (nik ere ez nekien), mozorroa da katamaloa. Aurpegikoa, gorputzekoa, arimakoa. Kasualitatea izango da agian, baina “pertsona” hitzaren etimologiari begiratuz gero, Grezia zaharrean “maskara” esan nahi zuela irakurriko dugu.

Gizakiez ari da Barandiaran, beraz. Hots, gutaz. Gure mozorroez, azalez, maskarez. Katamaloa ez da berez eusten, sokaren lotura behar du ezinbestez. Kasualitatea izango da agian, baina hala izendatu ditu liburuko hiru atalak: “Lar estutzen duten sokak nasaitu”, “Soka labur” eta “Izerdiak katamaloaren sokak usteltzen dituela profitatuz”.

Hitzen itxura, hitzen hotsa maite du Barandiaranek. Nabari da, esate baterako, “Bekokilun”-ari poema ederrean. Hitzen hutsa borrokatzen du poetak, eta halabeharrez, ahalegin guztiek dakarte hutsa. Eskertzekoa da Barandiaranek poesia erraz, bigunik ez egiteko egin duen ahalegina. Ez ditu, hala, itxitzat eman nahi izan zentzua eta arrazoia (bestela, ez legoke poesiarik).

Idioma Euskera
Publicación 2007
Editorial Susa
Categoría Poesía


Descargar Katamalo de Gotzon Barandiaran



Buscando resultados...

Accede gratis a la descarga del libro Katamalo de Gotzon Barandiaran © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.

eXTReMe Tracker