Jonas Poisson
Iñigo AranbarriInterpretazio desberdin ugari sor dezaketen olerkiak ditugu Iñigo Aranbarri azkoitiarraren hauek, eta hori, desberdin baino ia ia kontrakoak ekar ditzaketelako diogu. Zenbaitek usteko dute liburu honek ez duela deus esaten, efektu lexiko eta semantiko ederrez bilbatutako olerki multzoa baino ez dela, exotikoa eta nahi den guztia, baina ezer guti esaten duena. Poetak gai bat hartzen du, gai horrek zeozer subjetiboa iradokitzen dio, arrazoi subjetibo batzurengatik beste irudi edo gertaera batzu lotzen dizkio eta poema egin, duela usteko dute irakurle askok.
Hortatik bada zerbait egia dena, baina kontuz, liburu hau imajin ederreko multzoa baino gehiago baita. Poesia azken batean interpretazio anitzetara kondenatua dago aldez aurretik. Guk, poema hauei majina bat amesbide eta irtenbide ikusten dizkiogu, irakurleak olerkietan esaten dena sinistea du, eta konturatuko da nola, bertako asko errealitatea edota errealitatearen ikuspegi berri bat den, bai, hori, ikuspegi bat, ez ikuspegia. “Besterik gordetzerik ez zenez, ogizaleak doberman hilak biltzen hasi ziren zelofan urdinetan autobusak semaforotan urtzen ziren artean”. Nik egia esan, ez dut batere gaizki pasa olerki hauek irakurtzen, eta pazientzia eta irudimen pitta bat ipini nahi duen irakurleak segur du gozatzea, leiho egokia baita horretarako Aranbarriren poesia.
Pako Aristik liburuaren hitzaurre oso on batean, poemok zinearekin eta Testamendu Zaharrarekin duten loturaz hitz egiten digu, historiarekin jostatzen diren poema kotidiano hauen estilo kosmopolitan Grezia eta beste hamaika gai zahar nola tartekatzen diren azalduz.
Idioma Euskera
Publicación 1986
Editorial Autor-Editor
Categoría Poesía
Descargar Jonas Poisson de Iñigo Aranbarri
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Jonas Poisson de Iñigo Aranbarri © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.