Descargar Libro - Descargar libros pdf, ePub y mobi
BUSCADOR
AUTORES
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z



Jo ezak berriro, Sam
Woody Allen

Woody Allen, Brooklynen, 1935.go abenduak 1ean jaio zen. 17 urte zituela eta Modwood High School-eko ikasle izanik, hasi zen, gag-ak idatzi eta egunkari ezberdinetara igorriz, sosa irabazten, egun batean publizitate-agentzia batek, entrepresako bezeroei buruzko txantxa publizitarioak idatz zitzan, kontratatu zuen arte.

Bigarren zikloko ikasketak amaitzean, Woodyk idazteari ekin zion, irrati zein telebistako show ospetsutan esku hartuz. Egindako lanaren ordainez, Sylvania Award izeneko saria jaso zuen.

1961ean eta nonbait managerrek bultzaturik, berorren lanak antzezteari ekin zion NY-eko zenbait toki ezezagunetan, lehengo 1.700 dolarretako soldata astekaria, asteko 50 dolar hutsetan trukatuz, grina handiz landuta ordea. 1962.ean New York Times-eko kritikari batek argitaratua izan zen. Egunkari hartan kritika ezin hobearen ostean, Woody Allen-en benetako jauzia gertatu zen. Telebistan sarri agertzeak, kritika eta publikoaren onespena bideratu zioten; hauetako batean, NY-eko Blue Angel kabareteko antzezpenetariko batean hain zuzen, norbaitek, geroxeago What's new, Pussycat? izango zena, paperera zezan erregutu omen zion.

What's new Pussycat?, 1965.ean errodatua, idazle eta aktore bezala batera parte hartzen zuen lehen pelikula dugu. Ondoren, What's up Tiger Lily? (1966), Casino Royale (1967), etorri ziren; hala eta guztiz, Woody Allen-en benetako filmak: Dirua hartu eta korri (1969), Bananak (1971), Sexuaz betidanik jakin nahi izan duzun eta inoiz galdetzera ausartu ez zinena (1972), Seduktore baten ametsak (1973), Love and Death (1975), izan ziren. 1977an Annie Hall filmarekin Oscar bat irabazi zuen. Interiors, 1978an filmatua, Woody Allen-en lehen pelikula serioa dugu. Geroago Manhattan (1979), Stardust memories (1980), Niloko arrosa purpura (1983) eta

Hannah eta bere ahizpak (1985) datoz, Woodyren modu abilak zeharo errotzeko.

Etzazu ur horretatik edan, bere lehen antzerki-lanak, arrakasta handia izan zuen. Bigarrenak: Play it again, Sam, aktore nagusia berau zelarik, aurrekoaren arrakasta sendotu egin zuen, Broadway-n bi urtez jarraian iraunez.

Egun, Woody Allen, Manhattan-en bizi da; bertan astelehenero, gauez, NY-eko St Michael's Pub-ean klarinetea jotzen du, The New Orlean's Funeral and Rag Time Orchestra bere taldearekin batera.

Título original Play it again Sam
Traductor Ángel Valdés
Idioma Euskera
Publicación 1969 (1986)
Editorial La primitiva casa Baroja
Categoría Teatro


Descargar Jo ezak berriro, Sam de Woody Allen



Buscando resultados...

Accede gratis a la descarga del libro Jo ezak berriro, Sam de Woody Allen © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.

eXTReMe Tracker