Jenerala bere laberintoan
Gabriel García MárquezJosé Palacios, bere zerbitzari aspaldikoenak, flotatzen aurkitu zuen bainuontziko ur depuratiboetan, biluzik eta begiak zabalik, eta itoa zela uste izan zuen. Bazekien hura zuela gogoeta egiteko bere modu ugarietako bat, baina noraezean zetzaneko estasi-egoerak jadanik mundu honetakoa ez den batena ematen zuen. Ez zen ausartu hurbiltzera, baizik eta mintzo sorrez dei egin zion bostak baino lehen iratzartzeko aginduaren arabera lehen argiekin bidaiari ekiteko. Jeneralak liluratik azaleratu eta begi urdin eta gardenak ikusi zituen erdi-itzaletan, ile kizkurtua urtxintxa koloreko, bere maiordomoaren eguneroko maiestate patxadatsua eskuetan xikara zeukala mitxoleta eta gomazko infusioarekin. Jeneralak indarrik gabe heldu zien bainuontziaren heldulekuei, eta irten egin zen senda-uren artetik hain gorputz mazkartuan espero izatekoa ez zen gizurde-oldarrez.
Título original El general en su laberinto
Idioma Euskera
Publicación 1990
Editorial Elkar
Categoría Narrativa
Descargar Jenerala bere laberintoan de Gabriel García Márquez
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Jenerala bere laberintoan de Gabriel García Márquez © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.