Inon izatekotan
Juan Luis ZabalaPoza eman dit jakiteak Juan Luis Zabala berriro Handkeren bila abiatu dela, hasierako garai haietan bezala, libreagoa zenean eta inuzenteagoa ere bai, denok bezala. Poza ere eman dit jakiteak Juan Luis Zabala bere baitara ere bildu dela, literatura ibilaldi luzea baita, bizitza bezala. Nork bere buruarengandik ihes egin beharra du, hasieran behintzat, bere buruarekin topo egiteko azkenik. Literaturak, ordea, ez du beti bizitzarekin zer ikusirik, bizitzaren fikzioarekin baizik, bizitzaren irudikatze hutsarekin, baina bizitza ez da fikzioa, eta literatura bai, eta bizitza fikzio denean literatura da, ez bizitza, alegia bizitza literarioa da, eta gure artean zabaltzen hasia da, bestalde, funtzionario, aditu eta espezialistekin batera.
Idazleak bere buruarekin nahikoa lan ez balu bezala, horra hor espezialistak, lerro askorik idazteke, euskal letren eta euskal letragileen, euskal idazleon, epaile bainoago, zenbatzaile bihurtuak. “Zenbat gara?” kantatzen dute. “Bost, lau, hiru, bi, batere ez”, eta lasai geratzen dira. Barregarria da; edukitako maitaleen kontua daramaten agureak dirudite.
Juan Luis Zabala idazle da eta idazle dela frogatu du, ez liburu honekin bakarrik, besterekin ere bai. Baina liburu hau idazlearen lanaren erakusgarri ere bada. Eguneroko puskak, gogoetak, aforismoak, ipuin solteak, egunetik egunera egindakoaren ibilbideko harritxoak dira. Ez dut esango egiazko liburua denik, oso zaila baita halako liburuetan egia aurkitzen, eta gainera, beti dago idazleak kontatzen ez duenik.
Liburuan dauden isiluneak berari buruzkoak dira, hain zuzen. Idazleak egunerokoetan eta memorietan beste pertsonaia bat sortzen du, beste “ni”a, libre asko uzten duena, ibil dadin munduan zehar. Honek ere ez du esan nahi erabateko fikzioa direnik liburu honetan bildutako testuak. Bizitzaz idazten duen idazlea benazkoagoa baita, bizitzaz idazten ez duena baino. Juan Luisek bizitzaz idazten du, ez bizitza literarioaz.
Eta hori, eskergarria ez ezik, estimatzekoa ere bada.
Idioma Euskera
Publicación 2006
Editorial Susa
Categoría Narrativa
Descargar Inon izatekotan de Juan Luis Zabala
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Inon izatekotan de Juan Luis Zabala © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.