Inmoralista
André GideAndré Gide Parisen jaio zen 1869an eta bertan hil 1951n. 1947an Literatura Nobel saria jaso zuen. Gideren biografiarik adierazgarriena bere lanaren izenburu eta data zerrendak laburbiltzen digu. Denak aipatu ezinean, mugarri esanguratsuenak baino ez ditugu aipatuko; alde batetik Les nourritures terrestres (1897): norbanakoaren askapena eta bizitzaren konkista ospatzen dituen obra honek XX. mende hasieran egundoko eragina izan zuen, estilo garden eta errazean azaltzen dizkigularik bere pentsamendu iheskorraren bide bihurriak, beti zintzotasun osoaren bila, eta, bestetik, L'Immoraliste (1902) –Imanol Unzurrunzagak euskaratua: Inmoralista, Ibaizabal, 1992– eta Journal (1939): André Gide ezagutzeko dokumentu paregabeak. Inongo aurreiritzirik gabe kontatzen dizkigu bere kezkak eta grinak, atseginak eta torturak; irakurlearen eskutan haurra bailitzan biluzten da, gizakiarengan duen konfiantza osoaz.
Fitxa:
Ama hil eta urte gutxira Madeleine Rondeaux lehengusinarekin ezkontzen da André Gide. Madeleine izan zen urteetan Gideren aingeru kutuna. 1902an Inmoralista idatzi zuen arte, alegoria, satira, sinbolo bidez adierazi zituen barne kezkak. Orain ausartki eta lehen pertsonan mintzo da. Ezkonberritan Afrikara bidaiatzen den Michel, Inmoralista nobelaren protagonista, Gideren anaia bikia bailitzan da. Aljeriako oasi zabal, epel, emankorrean aurkituko du bere baitan bizitzaganako irrika basatia eta askatasun betearen ezinbesteko premia bizia.
Título original L'immoraliste
Traductor Imanol Unzurrunzaga
Idioma Euskera
Publicación 1902 (1992)
Editorial Ibaizabal
Categoría Narrativa
Descargar Inmoralista de André Gide
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Inmoralista de André Gide © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.