Idazti hautatuak
Gotthold Ephraim Lessing“Trinitate alemana” literaturan, irakaskuntza sisteman batik bat, Goethe, Schiller eta Lessing dela, dago esaera. Alemanentzat, Goethe eta Schiller klasikoak diren artean, hirugarrena preklasikoa da, nolanahi ere. Lessing, idazle eta pentsalaria, literaturan bezain figura gailena filosofiaren nahiz teologiaren historia modernoan eta kristautasunaren kritikan, Aufklärung edo Ilustrazio alemanaren adierazle nagusietakoa da, nagusia ez esateko, bere obra askotarikoagatik bezainbat –poeta, dramaturgo, fabulista, kritiko, itzultzaile, estetikaren teoriko, filosofo, polemista (anti)teologiko berak ausarki plazaratu arazo gordiarrek handik aurrera Alemaniako kultura eta pentsamenduan jokatuko duten paper zentralagatik, ideialismoan eta ezkerreko Hegelzaleengan bereziki eta protestantismo liberal Bibliaren kritikoan. Erlijio naturalari eta errebelatuari buruzko gogoeta ilustratu ingelesa eta frantsesa erradikalduz, arrazionalismo goiztiar horren nolabaiteko itxikeria eta zurruntasuna ere gaindituz aldi berean, sinesmenaren eta arrazoiaren erlazioen auzia planteamendu global batera zabaldu zuen, Jainkoa, Natura eta Historia aurrenik batera, gero ordea arrazionalki bai, baina baita historikoki ere, aditzeko ahaleginean, arrazoimenaren beraren historikotasuna gogoanduz bide batez; horrela Ilustrazioa bere barrutik zapartarazi eta bilakabide berriak garatzera behartu baitu.
Traductor Pello Zabaleta Kortaberria
Idioma Euskera
Publicación 2002
Editorial UPV
Categoría Filosofía
Descargar Idazti hautatuak de Gotthold Ephraim Lessing
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Idazti hautatuak de Gotthold Ephraim Lessing © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.