Descargar Libro - Descargar libros pdf, ePub y mobi
BUSCADOR
AUTORES
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z



Hiriaren melankolia
Felipe Juaristi

Balio sendoa bihurtzen ari zaigu F. Juaristi gure poesia gazte berriaren alorrean. Eta orain gutti argitara duen Hiriaren melankolia poema liburuak ziurtatu egiten du eritzi hori.

Alde batera utziak ditu bere hasierako Denbora, Nostalgia hartan agertzen ziren poema adoleszenteegiak; oraingoa maila mantendu batetan higitzen da orrialdeetan zehar. Juaristiren poesiaren tonoa ez da trumoi-euriarena, antz gehixeago du xirimiri bigun eta bustikorrarekin. Izenburuaren diseinuan erabilitako urdin eta more koloreek liburuan agerturiko hiztegi modernista eta musikarekin egiten dute bat, irakurlearen sentiberatasuna sortu arte. Baina, azalaratzen duen lainotasun eta baladatasunaren azpitik, poesia honek gizona dakar, humanismo-zutabez sorturiko erreflexioa, sentsibilitate berri batek eskeiniriko erakuspena.

Liburua hasi, norberaren mundutxotik hasten da. Etorkizunean itxaropenik ikusten ez dugunoi, xamurtasunak eskeintzen digu babes bakarra. Anarkia eta Desorekaren munduan bizi garenok jakin beharko dugu “zure ezpainetan, zure ezpainetan” estaltzen. Xamurtasuna eskeintzen da balio nagusitzat liburuan. Bigarren aldean, aldiz, mundua norberaren txokotxotik ikusteko jokeraen azalpena eskeintzen zaigu. “Mundua teletipo inmenso bat” dela baieztatuz, gizartearen historia eta idealak ahaztuz, norberaren esperientzia, norberaren bizitza aipatuz, indibidualismoaren balioaz hasten zaigu hitz egiten Juaristi.

Poesia eta idaztearen lanbideari buruzko pentsakizun sakonetan ari zaigu liburuaren azken zatian. Nitasuna, inorena bezala, disoluzio bezala aurkezten du. Liburua transbangoardista dei dezakeaun honek, ongi erakusten du noiz galtzen den konpromezu-poesia eta estetika hutsaren ateko debatearen muga: Izanak eta nortasunak bere galera ezagutzen duenean, edo Mikel Lasak esango lukeen bezala, “Dana eta Nadak zirkulua bukatzen dutenean” nitasuna gaurko munduaren sinbolo eratzeakoan. Juaristiren izaerak xamurtasunari eta egunerokotasunari laudorio egiterakoan, aurpegi biko jainkosaren gisa, nitasunean ezerezaren agerpena erakusten du.

Idioma Euskera
Publicación 1987
Editorial La primitiva casa Baroja
Categoría Poesía


Descargar Hiriaren melankolia de Felipe Juaristi



Buscando resultados...

Accede gratis a la descarga del libro Hiriaren melankolia de Felipe Juaristi © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.

eXTReMe Tracker