Haxixaren poema
Charles BaudelaireBada literatura eta artea noizbait hil zirela uste duenik. Baina duela gutxi jaio direla ere esan daiteke, ez baita denbora gehiegi igaro egilea bere lanaren izaeraz erabat ohartu denetik. Indarra mantentzen duen ikuspuntu honek Erromantizismoan izan dezake jatorria. Sinbolistek honen hazia jaso eta hona hemen Baudelaire bezalako artista, apika poesia modernoaren aita, Rimbaud eta beste idazle sorta bat baztertu barik. Hauen artean bere lanean eragin nagusia izan zuen Poe dugu aipatu behar, baina lan honetan Thomas de Quinceyrena argiago geratzen da. Literatura norberaren gogo sortzailearen adierazpen gisa eratzen lagundu zuten idazle hauek.
Honako Haxixaren poema hau dugu Baudelaireren emariaren froga. Bere poesia klasikoagoari esker ezagutzen bada ere, prosa eta poesiaren arteko nahasketaren ideia zor dio literaturaren historiak, lan hau eta Petits poèmes en prose izan zirela medio. Hortaz, izenburua aintzat harturik, zentzu poetikoa eman diezaiogun liburuxka honen irakurtzeari. Idazketaren formak iruzurtuta jarduten badugu, agian tratatu moralista bat besterik ez baitugu sumatuko, eta zalantzazko modernotasun batek lagundurik, Pepito Grilloren kargua leporatuz, egilea kondenatuko dugu. Epaile itxurako aurpegi zorrotza poetaren mozorro hutsa da. Beraz ezin dugu poesiaz horditurik baino ulertu poesia hau. Gaur egungo idazlearen jarrera anbiguoak, Baudelaireren anbiguotasuna aitzindari izanik ere, beste gauza batera ohituta gaitu, anbiguotasuna nabariago agertzen baitigu. Literaturari ekarri dion pentsatzeko askatasunarekin esker onekoak izan gaitezen eta ez dezagun egin berak gorroto zituen moduko judiziorik.
Traductor Oier Alonso
Idioma Euskera
Publicación 1998 (2000)
Editorial Infomart
Categoría Poesía
Descargar Haxixaren poema de Charles Baudelaire
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Haxixaren poema de Charles Baudelaire © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.