Gure barrioa 1975
Xabier Mendiguren ElizegiBaudelairek esan zuen denon aberria haurtzaroan dagoela. Xabier Mendiguren Elizegi, aberri horretan gure izate sakonenaren sekretua gorde ohi dugula jakitun, hara itzuli da Gure barrioa 1975 honetan. Hamar bat urte zitueneko garaiak gogoratuz, 1975eko herri industrial bateko auzora itzuli da oraingoan, eta nonbaiten nobela labur honek irudimenetik oroimenetik adina duela irakurri badugu ere, erabat sinesgarriak egiten dira orrialdeak. Irakurleari, ezinbestean, haurtzaroa dakarkio gogora Mendigurenek, eta hizkera eta estilo single batean haurtzaroko oroimenak agertzen dizkio orrialdez orrialde. Hizkera eta estilo single hori dela-eta erraz irakurtzen da liburua, hasieratik amaieraraino, eta azkenerako liburua laburregia den irudipenarekin uzten du irakurlea.
Hiru atal nagusi ditu liburuak. Lehenengoak haurren ingurunea, barrioa eta jokoak aurkezten ditu. Bigarrenean neskekiko harremana islatzen da eta hirugarrenak orduko egoera politikoak haurren barrioan duen eragina azaleratzen du. Hiru atalak berehalakoan eta gustura irakurtzen badira ere, guri lehenengoak liluratu gaitu. Mendigurenek ederki asmatu du denon tankerako haurtzaro hori azaltzen, aurkezten, islatzen. Gure haurtzaroa biluztu digute orrialdeek eta oroimenaren bazter galduenetan gordeak genituen garai eta xehetasunak itzuli dizkigute gogora. Nola ez du lortuko sinpatia Mendigurenen kontakizunak bizikleta karrerak, txirrindularien aurpegiak zituzten txapak, txabolak egiteko gorabeherak edota futbolerako taldeak eta porteriak osatzeko modua hizpide dituenean? Halabeharrez egiten du irakurleak bidaia bere haurtzarora eta halabeharrez gogoratzen ditu idazleak kontatutako hainbat kontu bere baitan.
Haurtzaroko xehetasun horiek aurkeztea da, gure iritzirako, liburu hau eder egiten duena. Haurtzaroa biluzten dio irakurleari, erdi-galduak zituenak gogora ekarriz. Mutikoen mundua berreraikitzen du egileak, den bezalakoa: ederra batzuetan, fantasiaz betea; zitala besteetan, haurren gaiztakeria inozente baina mingarriak eraikia. Eta, bukatzeko, Euskal Herria hartzen du kokagune.
Idioma Euskera
Publicación 1998
Editorial Elkar
Categoría Narrativa
Descargar Gure barrioa 1975 de Xabier Mendiguren Elizegi
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Gure barrioa 1975 de Xabier Mendiguren Elizegi © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.