Gizon ikusezina
H. G. WellsWellsen obretatik eskuartean duzun hau esan genezake dela ospe gehien eman ziona: Gizon Ikusezina, 1897an argitaratua. Hizkuntza askotara itzulia izan da eta zinemara ere eraman da. Zientzia fikzioko jeneroan obrarik garrantzitsuenetako bat da; Frankensteinekin batera gizarte garaikidearen mito bihurtu den pertsonaia bat du protagonista: Griffin.
Griffin da, beraz, eleberriko pertsonaia nagusia, eta bere burua ikusezin bihurtzea lortu ondoren ikusezintasun hori dela eta gertatzen zaizkion pasadizoek osatzen dute liburuaren haria. Irrigarriak dira batzuk, eta oso trajikoak, berriz, besteak. Horregatik, zientzia fikzioko jeneroan obra aipagarrienetakoa den arren, eta eleberriaren abiapuntua errealitate zientifiko jakin batean oinarritua eta logikaz betea bada ere, giza adimena eta apeta nagusitzen dira gerora, eta horrela, trajikomedia gisa ere defini daiteke argumentua.
Wellsek eleberri honetan, bere gainerako obra gehientsuenetan bezala, bere ideiak azaltzen ditu argumentuan txertatzen diren pertsonaien diskurtsu ideologikoen bidez: zientziaren baloreez (arriskuez) duen iritzia jartzen du agerian, eta batzuetan, baita gizarte bat gobernatzeko bideaz duena ere. Hain zuzen ere, ideiak eta gaia izan ohi dira Wellsen lanetan gehien nabarmentzen diren alderdiak, eta ez hainbeste forma edo hizkuntza. Oro har, hizkuntza apala darabil, baina umorez eta indarrez betea, hainbesteraino, non irakurleak begiez ikusi ezin den hura ikusten duela dirudien.
Título original The invisible man
Idioma Euskera
Publicación 1997
Editorial Ibaizabal
Categoría Fantástica
Descargar Gizon ikusezina de H. G. Wells
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Gizon ikusezina de H. G. Wells © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.