Gartzelako egunkaria
Ho Chi MinhUrte luzeetan izan dut belarriaide transistorezko irratitxoa, goizetan, estudiante nintzeneko udaldietan. Viet-Nam aldean garatzen zen gerraren berri izaten nuen, Frankismoko speakerrek nekez estalarazten zuten errealitateak ildo sakonak goldatzen zuelarik ene baitan. Ho Chi Min delako gizonaren berri izan genuen, beraren izkribuak irakurtzeko gutiziak erraiak zulatzen zizkigun bitartean. Urteak igaro behar izan ziren —gora Borboien Erre(t-)forma!— yankien lepoa makurrarazi izan zuen herriko buruzagiaren ezer ezagutu orduko. Mao bezala, ekialdeko beste hainbat buruzagiren antzera, olerkaria izatearen mina nabaritu zuen Ho-k, noiz eta giltzaperatua izan garaian. Ez da hala egiten zaion bakarra. Gogoan dut, esate baterako, Sanchez Erauskin bera, iritzi-delitua zela eta, Langraitzeko kartzelan poesia egiten, lau ormaren artean behartuta izateak gogo-askabide bakar hori berori bailuen.
“‘Gartzelako Egunkarian’ bilduriko poemak tang ahapaldiak dira —diosku sarrerak—. 115 ahapaldi 101 poema osatzeko. Txineraz idatzi ziren, vietnamieraz eginez gero gartzeleroak mesfidatuko bait ziren. Lengoaia arruntez eginik daude, hormirudietatik eta klasikotasunetik urrinduak. Bizimodu arrunta da beren gaia, eta norbere ardura azaltzeko aitzakia. Poema hauen baliorik funtsezkoena testigantza pertsonalarena da, baina espiritu sakon bat ere aurki daitezke haietan, atalik atal. Itzulpenari dagokioenez, hau ere gartzelan egin izan da, baina, Txinakoetan ezik, Espainiako batetan, Herrera de la Mancha delakoan hain zuzen”.
Iñaki Aramaio itzultzailearen hitzak dira. Ostean, olerkiak hasten dira: “Gorputza gatibu dago, / Baina gogoak ihes egin dezake…” (Ho Chi Minh).
Traductor Iñaki Aramaio
Idioma Euskera
Publicación 1985
Editorial Susa
Categoría Poesía
Descargar Gartzelako egunkaria de Ho Chi Minh
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Gartzelako egunkaria de Ho Chi Minh © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.