Farorantz
Virginia WoolfVirginia Woolf (1882-1941) garrantzitsua dugu literaturaren munduan, batez ere kontutan harturik zer berrikuntzak zabaldu zituen nobelaren forma lantzeko orduan.
Idazle, filosofo eta artistez osatutako Bloomsbury taldeko partaide izan zen, besteak beste tartean zirelarik T. S. Eliot nobelagilea, Clive Bell arte kritikoa eta Roger Fry pintorea. Giro horretan estetika eta filosofi gaiez mintzatu ziren, eskola frantseseko pintoreak ezagutuz, nobelagile errusiarrak eta psikologo alemaniarrak irakurriz, inperialismoaren aurka ekinez eta ateismoaren alde agertuz.
Bere nobeletan, batik bat Jacob's Room-etik aurrera (1922), etengabeko jario gisa aurkeztu zuen bizitza, nahiz gizakiaz kanpokoa nahiz barrukoa; zentzu honetan indartu zuen «kontzientziaren jario» izenekoa, horren bidez irakurleari posible eginez pertsonaiaren burutik pasatzen zen guztia jasotzea. Horrela, ez zaie gertaerei edo izaerei aurrea ematen, baizik pertsonaien gogoetei, hauek ahalik zuzenena eta leialena islatzen saiatuz. Era berean, pertsonaiak erabat zehaztu gabe moldatu zituen nortasunaren aldetik, laino arteko siluetak besterik ez balira bezala, begi-bistako ezaugarririk gabeak, baina, horren ordainetan, oso aberatsak pertzepzio, irudi eta oroitzapen mailan.
Virginia Woolf-en obran tratamendu berezia duen beste alderdi bat denborarena da. Nahiz epe labur jakinen batuketa bezala, nahiz urte eta mendetako segida bezala ematen zaigu. Hartara, unean-uneko gertaera mugatuak askotan txertaturik darama denbora unibertsal baten zentzua, lehenagoko eta geroko esperientziekin kateaturik. Ildo beretik doa ikuspegi desberdinen erabilera, hainbat narratzaileren esku utziz kontaketa lana.
Teknika aldetik gehien landutako nobelak Mrs. Dalloway (1925) eta eskuarteko Farorantz (1927) hau ditugu. Bertan tinko heltzen dio formari, sinbolismoaren bidetik egitura eta irudi berdinak errepikatuz. Badirudi liburu osoa sare baten barne dagoela, arau zehatzen menpe. Guzti hau bere garaian ezohiko jarrera zen literaturarekiko, eta bizitzaren ispilu gisa behin eta berriro natura agertuz, beste tankera bateko bidaia eskaintzen dio irakurleari, batzuetan haize gainean basoko arbola-gailurretan barrena, bestetan itsasoz urruneko faro aldera, ortzi-muga zabaletik inoren buru barrura aise eta arin aldatuz, unibertso osoa bat eginik balego bezala inoren gogoetekin.
SerieLiteratura Unibertsala
Título original To The LigthhouseTraductor Anton Garikano
Idioma Euskera
Publicación 1927 (1993)
Editorial Ibaizabal
Categoría Narrativa
Descargar Farorantz de Virginia Woolf
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Farorantz de Virginia Woolf © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.