Espaloian dago munduaren xilkoa
Joakin BalentziaBai, hortxe dago amarekiko loturaren seinale, marka hori, edo zentrutzat hartzen den kontu hori, xilkoa, espaloian bertan, «zerrautsa eta odola garbituz gero». Zergatik ba? Egun batean otu zitzaidalako, eta oraingoan, poema bilduma honen izenburutzat hartu dudanez gero, nolabait azaldu behar dut. Gaur egun espaloietan aurkitzen dugu hiriko babeslekua, behin behinekoz bederen, oinezkoek, jende arruntak. Espaloietan lagunak bait ditugu hiriko mundu honetan, «zerrautsa eta odola garbituz gero», galtzada gehienez kotxeen eremua bait da, prozesio edo manifestazioak direlarik ezik (kotxea, hots: natura eta gizartearekiko oldakortasunaren sinbolo ageria). Poesia hartzen dut oraingoan lagunen arteko solasaldi berezi bat bezala, gaur nahiko kulturkontrako balore dena: hauxe da niretzat munduaren xilkoa, lagunekin lotzen nauen lokarriaren marka, espaloian dagoena, babesaren antzekoa.
Hemen aurkitu ditzakezun poemak amorraziozko-gerrazko, amodiozko eta erotasunari buruzkoak sailkatu ditut, eta bestetzu ere badira; denetarikoak beraz. Nobela eta poema liburuetan ataleen izenburuak gustatzen zaizkit, eta erreportaia eta artikulu luzeetan tartekako azpitituluak ere bai. Horrela aukera dezakezu hobe nondik hasi eta ea pena merezi duen osoa irakurtzeak. Hemen ere parada bera du irakurleak, alegia, nahi duen lekutik hasi eta puska bat gustatzen bazaio liburuaren hasierari ekitea gero, nik emandako ordena bait du.
Izan ere, gerra eta amodioa, gorrotoa, amorrazioa eta sentiberatasuna, epika ere, agertzen dira non nahi poema hauetan, eta suizidio eta erotasunari buruzko manifestuak, eta natura iraungia, akitua, baina ez babesa bezala —«belardietako lamia, Natura / erakorkor eta beldurgarria»—, espaloian bait dago munduaren xilkoa, geurea behinik behin, lagunekiko lotzen gaituen lokarriaren marka hori, zentru hori eta babesa (babesen bat geratzen bazaigu dagoeneko).
Idioma Euskera
Publicación 1989
Editorial Susa
Categoría Poesía
Descargar Espaloian dago munduaren xilkoa de Joakin Balentzia
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Espaloian dago munduaren xilkoa de Joakin Balentzia © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.