Eskerregite eguneko bisitaria
Truman Capote«...Alkoholikoa naiz. Drogazalea naiz. Homosexuala naiz. Jeinua naiz... Baina oraindik ez naiz santua...». Halaxe idatzi zuen Capotek Music for Chameleonsen (Música para camaleones gaztelaniazko argitarapenean), bizi zela argitaratutako azken liburuan. Ondo ikasia zuen ordurako probokazioaren jokoa. Egia esan, argitara emandako lehen liburutik —Other Voices, Other Rooms, Otras voces otros ámbitos gaztelaniaz— agertu zen Capote maisu eskandalua eta probokazioa eragiten. Kontrazaleko argazki hala-holakoa izan zen horretarako aitzakia. Azken liburua izan behar zuenean —Answered Prayers, Plegarias atendidas—, ospe-urteetan zehar ezagututako beautiful peoplearen kronika eskandalagarrian, denak, lagun eta etsai, larrutu eta larrugorritan utziko zituen.
Zer alde ote dago Espektakuluaren olatu apartsuek daramaten Capoteren —garaiko beautiful people guztiarekin kontakatilu eta sesiozale ageri den Answered Prayerseko Capotereneta Alabamako herrixka galdu bateko haur herabeti eta bere izate mingarriarekin aurrez aurre topo egiten duen ume haren artean? Agian uste baino hurbilago daude elkarrengandik. Hala zioen elkarrizketa batean, bizitzaz ideia tragikoa izan zuela betidanik, eta bere fribolitatea, bere pertsonaia publikoa, hortik ulertu behar zela: «Korridore ilun batean dagoena naiz, tragediaz eta heriotzaz trufa egiten. Horregatik maite ditut xanpaina eta Ritz hotelean ostatu hartzea».
Ez da, ez, santutarako biderik txarrena.
Título original The Thanksgiving Visitor
Traductor Iñaki Iñurrieta
Idioma Euskera
Publicación 1968 (1991)
Editorial Ibaizabal
Categoría Narrativa
Descargar Eskerregite eguneko bisitaria de Truman Capote
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Eskerregite eguneko bisitaria de Truman Capote © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.