Ekialdeko Mamuak
Jon ArretxeEkialdeko mamuak du izena Jon Arretxeren liburuak. Hau ere bidaia batean oinarrituta, bere zenbait liburu klasiko bezala, baina haien aldean berezitasunak dauzkana; leku bakoitza baita mundu bat, liburu bakoitza abentura berri bat. New Yorkeko Dorre Bikien erasoaren ostean iritsi da bidaiaria Istanbulera, handik Teheranera joateko asmoz, Turkia eta Iran bizkikletaz zeharkaturik, 2.500 kilometroko txangoan. Aspaldidanik zeukan gogoan bidaia hori egitea, baina beldur da orain, Ekialde Hurbilean ibiltzeko sasoi egokia ote den, nola hartuko ote duten mendebaldar bakarti bat amerikarrak Afganistan bonbardatzen ari diren bitartean. Mamuak uxatu ezinda ekingo dio ibiliari, baina buruan hartuta bere begiz ikusi behar dituela gauzak, aurrez aurre ezagutu jendea. Aurrera egin ahala, berriz, zabalik topatuko ditu urrundik begira itxirik ziruditen ateak; horrela ezagutuko ditu hainbat lagun, haiekin tea hartu, mintzatu, haien amets eta kezkak aditu, haien bihotzen berri jakin... Aski ezaguna da Istanbul; ezezagunagoa Turkiako barnealdea eta Kurdistan menditsua; misterioz jantzia ageri zaigu Irango gizartea, eta sekreturik gordeena da bertako emakumeen bizimodua: gero eta mundu ezkutuagoak erakutsiko dizkigu horrela Jon Arretxek, sentiberatasunez eta hitz erdikako sujerentziaz, irakurleok ere amets egin dezagun, eta irudimenaren bitartez lurralde haietara bidaiatu.
Idioma Euskera
Publicación 2002
Editorial Elkar
Categoría Viajes y Ocio
Descargar Ekialdeko Mamuak de Jon Arretxe
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Ekialdeko Mamuak de Jon Arretxe © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.