Egun bat nire bizitzan
Bobby SandsEgun bat nire bizitzan duela hamabost urte argitaratu zuen Txalapartak, eta Amaiur bildumaren lehenengo liburua izan zen. Aspaldi agortua zegoen, eta bazen garaia liburu paregabe hau berrargitaratzeko, baina eguneratu beharra zegoen, eta horrek behin baino gehiagotan atzeratu egin du lana. Aurten hogeita bost urte betetzen dira Bobby Sands, Francis Hughes, Raimond McCreesh, Patsy O'Hara, Joe McDonnell, Martin Hurson, Kevin Lynch, Kieran Doherty, Thomas McElwee eta Mickey Devine hil zirenetik. Hala, bada, ten men dead haiei zor genien berrargitalpen hau.
Izan ere, liburu bat baino askoz gehiago da Egun bat nire bizitzan. Bobby Sandsek Irlandako erresistentziari egiten dion omenaldia da: errepublikano mantadun zikinei, bere arreba Marcellari, IRAri, bere gurasoei, Rooney senar-emazteei... Irlandako erresistentziari eskainitako kantu honek munduko erresistentzia guztien oihartzuna biltzen du bere baitan. Horregatik irakurtzen dugu euskaldunok hainbesteko gogoz hain gogor egiten zaigun testigantza hau. Gure erresistentziaren oihartzuna sumatzen dugulako lerro tarteetan: euskal preso politikoena, Leire arrebarena, ETArena, gure gurasoena, Ormazabal sendiarena... Horregatik egiten ditugu gure Bobbyren historia eta hitzak.
Bobby Sands birritan egon zen Long Kesheko kartzelan. Maiatzaren bostean hil zen, hogeita zazpi urterekin, martxoaren 1ean hasitako gose grebaren ondorioz, bizitzaren ia herena The Mazen [Labirintoa; preso errepublikanoek Long Kesh izendatzeko erabiltzen duten izena] eman ostean. Leku batean baino gehiagotan eduki zuten Long Keshen: prebentiboen aldean, Cage 11n eta, zikin borroka delakoa hasi zutenean, hegal batetik bestera ibili zuten bai Bobby eta bai gainerako errepublikanoak, kartzelariek etengabeko lekualdaketak egiten zituzten-eta hegalak desinfektatzeko.
Izkribu hau komuneko paperean idatzi zuen, uzkian ezkutatzen zuen boligrafoaren tinta kargarekin. Estiloan eta edukian ageri diren desberdintasun batzuek erakusten dutenez, ez zuen dena aldi batez idatzi. Idatzitakoa ezkutuan atera zuen tarte batean, eta horrela heldu da gugana. Testua eta idazkera Sandsen familiakoek egiaztatu zituzten, eta edukiak beste presoek berretsi zituzten. Jatorrizko izkribuko hainbat pasarte kendu egin zituzten bere garaian, lege arazorik sor ez zezaten. Bigarren argitalpen hau zuen eskuetara ahalik eta txukunen heltzeko, 1991n argitaratu genuen testua zuzendu eta eguneratu dugu Mitxel Sarasketak, Arkaitz Goikoetxeak eta nik neuk, Ander Larunberen aholkuen laguntzaz.
SerieAmaiurretik at
Título original One Day in My LifeTraductor Mitxel Sarasketa
Idioma Euskera
Publicación 1982 (2006)
Editorial Txalaparta
Categoría Biografías y Memorias
Descargar Egun bat nire bizitzan de Bobby Sands
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Egun bat nire bizitzan de Bobby Sands © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.