Dordokak eta elurrak
Iñigo AranbarriAranbarrik kaleratu zuen “Jonas Poisson” hartatik hona, elurte haundiek estali dute poeta, bere bidaiari mugak jarri nahian antzo. Baldosa zuriz betetako edifizioen mehatxuaren aurrean, pintoreek inoiz marraztu gabeko paisaia baten bila abiatu da behin eta berriz Iñigo. Aingura altxaz gero, ihesa ez da posible. Eta Iñigok ez du ihesik nahi. Horrela sortu da oraingo “Dordokak eta elurrak” hau.
Horretarako, iturri nagusi batetik edaten du: poeta abentureroak eta abentura narradoreak. Abentura bidaien poesia eta martxan jartzearen abentura. Erreferentzia literario asko, mordoa, gehiegi. Ikusten diren idazle bidaiakideen izenak baino askoz gehiago dira igerri egiten direnak. Bide guzti horien gurutzaketak ikaragarri zail egiten du poema bilduma hau. Eskerrak Aranbarri ikasle ona dela, hainbeste maisu on, eta poesia zer den ongi ikasi. Poesia gutxi bere kabutik, baina gutxi hori ona. Ona eta oso zaila. Saia gaitezen errazten.
Negu gordinean bizi gara. Neguak inguratu eta mugatu egiten gaitu. Akiles partikular hori menperatzeko, zein egokiago dordokaren estrategia erabiltzea baino. Dordoka, armatutako apoa, izaki antidilubianoa, arriskurik eta baldintzarik gogorrenen gainetik bizirik irten den animalia. Itsuak baina memoria haundikoak. Alde horretatik, liburu hau memori liburua dela esan liteke. Memoria, zoroek ez beste inork bezala gauzak ikusi ahal izateko, koloreei esanahi berezia eman ahal izateko, ifarralderazko bideari segi ahal izateko.
Zoro eta presoekin solidario ageri da poeta, elurretan mozorrozturik nonahi bait ditugu zoroetxeak eta gartzelak. Solidario agertzearren, poetak ezin du bide egokiagorik aurkitu, haien hizkeran mintzatzen saiatu baino. Liburuaren irakurketan saio horrek sortarazi dizkigu unerik atseginenak.
Seguru aski lerro hauetatik ezer gutxi garbi aterako du irakurleak. Liburuko poemetatik bezalaxe. “Ez naiz argi mintzatzen, eta badakit”. Baina Iñigok ongi ikasi du desesperaziora garamatzan dordoken pazientzia horretatik: arraultzeak errun eta errun, gehienak kalatxorien bazkarako, baina horietakoren batetik zer edo zer sortuko dela esperantzan. Aranbarrik ez bide du gehiago espero irakurlearengandik.
Bukatzeko, berri on bat, bat bederen: fitxatu egin dugu.
Idioma Euskera
Publicación 1989
Editorial Susa
Categoría Poesía
Descargar Dordokak eta elurrak de Iñigo Aranbarri
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Dordokak eta elurrak de Iñigo Aranbarri © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.