Denboraldi bat infernuan
Arthur RimbaudBi alderdirengatik da liburu hau. Alde batetik, frantsesetik Mikel Lasak egiten duen itzulpena dela medio; Mikel Lasak berak idatzi duen hitzaurrea uste dut baliogarri izatez gain testimonio ezin hobea dela Rimbauden iluntasuna argitzeko.
Rimbaudek hain goiz (hiru urteren buruan, hamaseitik hemeretzira bitartean idatzi baitzuen bere obra osoa) zergatik egin ote zuen literaturaz beste da itzultzaile eta hitzaurregileak abiapuntu gisa egiten duen galdera. “Bere obraz arduratu gabe pasa dudan denboraldietan ere, bat-bateko isiltasun horren zergatiak kezkatu ninduen eta, azken finean, Rimbaud berrirakurtzeko gogoa enigma hori argitaratu nahiak eman dit”. Mikel Lasaren eritzian Rimbauden baitan lehian bizi diren pertsonaiek bizitza erratian soilik aurkitzen dute batasuna. “Poesian gorputz eta arimaz murgiltzeko deliberoak edo poesiaz beste egiteko erabateko asmoak, ez dute eraginik Rimbauden joera sakonean, zeina literaturaz haratago baitago. Joera sakonik bada Rimbauden bizitzan ez da hau dirua metatzeko merkatari koloniarraren kutizia, ez eta Parisko literatur munduaren loria lortu nahia, ez eta poesia bera ere ezpada erratuki bizitzearena…”.
Eta ez pentsa Rimbaud itzultzea, irakurtzea bezala, erraza denik. Ez baitu sosegurik ematen. Irrazionaltasunaren bidez arrazionaltasuna nagusiarazteko saioa da. Obraren klabeak ugariak dira; eta garrantzitsuena kristautasunaren kontrako joera, bizitzaren kontrakoa delakoan. Albert Camusek “homme revolté” liburuan oso ondo azaldu zuen Rimbauden arazoa: “Rimbaud zerura jaurtitako poeta da, dena nahi izan zuen suntsitu, baina era berean aldarrikatu egin zuen orden batekiko nostalgia etsitua”.
Mikel Lasak dioen moduan, abian, pausarik gabe irakurri beharreko liburua.
Título original Une saison en enfer
Traductor Mikel Lasa
Idioma Euskera
Publicación 1873 (1991)
Editorial Erein
Categoría Poesía
Descargar Denboraldi bat infernuan de Arthur Rimbaud
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Denboraldi bat infernuan de Arthur Rimbaud © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.