Bizitzaren Joanean
Balendin EnbeitaOhore bat da neretzat, zuen borondatez, zure eta Enbeitatarron oroitzapenen lehenengo irakurle neu izatea. Bi gaualditan pozarren burutu dut egitekoa: orrialdeek batak bestearen ondotik tiraka eraman naute azkeneraino, kontalari onaren trebetasunak erakarrita.
Oraintsu kazetari batek zioen bezala, bizitzan gertatutako gehienak dagoeneko «orain hogei urte» bizi izan ditugunok abantaila kaskar bat badugu behintzat: gogoratuak berbizi ere egin ditzakegula. Gozamen horixe izan dut zure liburu honen orrialdeetan.
Batez ere Enbeitatarron «saga» horren historia maitagarria izan zait. Zuok, arrazoi guztiarekin, aita eta aitona «Urretxindorra» gogoratu ohi duzue, baina nik kasik nahiago dut zuen familiarte zabal-luzearen etengabeko ahalegina gogoratzea. Jarraian zatozten hiru belaunaldietan beti gora eta hedatuz joan da zuen euskal lana.
Euskadiko Bizkai hori bertatik bertara maite ahal izan dugun askok Enbeitatarron artean, Ormaetxean, topatu genuen (nik 195l tik aurrera) euskararekiko talde-kontzientziarik eraginkorrenetako bat. Oroitidazlan hau irakurriko duenak berehala dakike zer esan nahi dudan. Bilbotik edo Finlandiatik, Araba-Gipuzkoetatik, zure seme-alaben lagunarte ugaritik joandakoak bihotz-zabalik hartu gintuzuen beti: zuen familiako lana zenuten hori. Baina Ormaetxetik kanpo ere zerbait gehiago egin zitekeela ikusi zenutenean, auzoan, Bizkai osoan gero, Araban ondoren, aurkitu dizkiozue euskaltzaletasunari modu berriak. Familia eredugarri baten setakeria miragarria izan da dena, zu zeu buru zinela.
Azken hogeitabost urteetan Bizkaiko bertsolaritzak; bere berrikuntza unetik, zuei zor dizuena ezaguna da, eta liburu honetan ere ikus daiteke historia horren zerbait.
Zerbait, diot, zeren orrialdeotan esandakoek ez lukete bere horretan bukatu behar. Laburregia gertatu zait liburua, eta zuk, Balendin, badakizu hurrengoarekin buka dezakezula ekinaldi honek eskatzen duen lana: zure hurrengo liburua. Nere agur hau herronka da, beraz, eta ez besterik. Egiteko duzun lanaren zain geratzen gatzaizkizu adiskide eta irakurleok.
Liburuko eta isildutako asko neure baitan gogoratuz, agurrik bihozkorrena larogei urte bete-bete dituzun honetan.
Idioma Euskera
Publicación 1986
Editorial Elkar
Categoría Biografías y Memorias
Descargar Bizitzaren Joanean de Balendin Enbeita
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Bizitzaren Joanean de Balendin Enbeita © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.