Bizi puskak
Juanjo OlasagarreFernando Pessoak egin zuen bezala, Juanjo Olasagarrek besteren ahotsarekin hitz egitea erabaki du liburu honetan. Nafarroako herri txiki bateko zenbait pertsona hartu eta pertsonaia bihurtu ondoren, beraien atzean izkutatu egin da idazlea, pertsonaiok idatziko lituzketen poemak egiteko. Ekintza honek zerikusi handia du antzerkiarekin, eta antzerkian bezala, hasiera-hasieratik esaten zaigu zeintzuk izango diren liburuan parte hartuko duten pertsonaiak. Normalean, poesia poetaren nitasuna adierazten duen literatur generoa dela esaten da. Eta halaxe da hemen, poetak pertsonaiak direla kontutan hartuz gero. Joku honekin, errealitatea zatikaturik agertzen zaigu, puzzle bat izango balitz bezala, eta irakurleak ordena piska bat jarri beharko du hainbeste subjetibitate desberdinetan osotasuna, koherentzia bilatzeko. Eta hau, batzutan, zaila da. Pertsonaien erabilera honek teknikan eta estiloan ere bere eragina dauka. Batzutan eguneroko bizitzaz mintzo zaigu, etsipenaz; bestetan, politikaz; poema batzuk lirikoak dira; beste batzuek ironiarako joera dute; noizean behin, poemak sonetoaren forma hartzen du: honetan ere, nor bere izaerari egokitu behar izan zaio. Saio interesgarri eta zailean benturatu da idazlea liburu honetan.
Idioma Euskera
Publicación 1996
Editorial Susa
Categoría Poesía
Descargar Bizi puskak de Juanjo Olasagarre
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Bizi puskak de Juanjo Olasagarre © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.