Biozkadak
Luis JauregiBiozkadak poema liburua 1929. urtean argitaratu zuen Iruñean Luis Jauregik, ondoren Koldobika gisa sinatuko duenak. Biozkadak gerora etorriko zen olerkarien mugimenduan oihartzun handia izan zuen liburua da.
Lore jokoetan eta poesia lehiaketetan irizpide poetiko erromantikoa nagusitzen ari zen, esaldi eta poema luzeak hobesten ziren. Hasierako puntu batean Luis Jauregiren poesiak bide hori erakusten badu ere, laster joko du Gustavo Adolfo Bécquerren bidera, eta noiz edo noiz, poesiaren alde estuagoa adieraziko du Jautarkolek.
Luis Jauregiren Biozkadak lanaren balio punturik nagusiena Bécquer euskal senera ekartzea da, nahiz eta 1929. urtea oso garai berankorra den poeta andaluziarraren lana agertzeko eta garatzeko. Izan ere, garai horretan 1927ko belaunaldiko poetak barrokoarekin, eta laster abangoardiarekin, lan egiten hastekoak ziren.
Alabaina, liburu osoa kontuan hartuz gero, olerkaria aurreko mugimendu poetikoek agertutako ezaugarriak ematen ditu argitara. Euskal Esnalea aldizkariko olerki lehiaketetan eman zuen bere burua ezagutzera Jauregik, 1923. urtean saridun izan zen “Bizitza eta eriotza” poemarekin, eta 1927. urtean “Aralar” poemarekin. Urte berean “Aizkorriren oñetan” deitutako poema ere saritu. Argia aldizkariko sariketetan ere parte hartu zuen Jauregik.
Lau ezaugarri nagusi nabarmendu ditzakegu Luis Jaurtakolen Biozkadak poesia liburuan:
Erromantizismoaren bideak, oso bide topikoak, eragiten du Luis Jautarkolen poesia. Izadia, eta mugimenduaren zenbait topikoz beterik dago haren poesia. Honela hasten du idazleak Biozkadak:
Idioma Euskera
Publicación 1929
Editorial Irarkolan. Pamplona
Categoría Poesía
Descargar Biozkadak de Luis Jauregi
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Biozkadak de Luis Jauregi © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.