Bazterrekoak
Xabier AldaiHamahiru urteren buruan liburu bati atzera heltzea ez da beti ariketa samurra. Zertan den orain hainbeste egindako irakurketa, nola eragin dion denboraren iragaiteak, zu zeu zenbatean zahartu zaren. Are gogoratzen baduzu liburu hura zela nabarmentzeko modukoa. Baina, noski, hogei urte zenituen orduan, bizitzaz ez zenekien ezer. Aurretik ezagutzen zenuen autorea. Bala zeru urdina, 1993koa. Gogoan duzula, zuk zeuk erositako lehen liburuetako bat. Gogoan duzula, harri eta belarri utzi zintuena erabat: zer jaten du mutil honek hemezortzi urterekin publikatzeko halako liburu bat. Demasa.
Urpekari trapuak jantzita, beraz, hamahiru urte behera egin dut Xabier Aldairen Bazterrekoak ipuin bildumarekin. Eta, zer nahi duzue esatea, iruditzen zait denborarekin egin duela hobera, ardoen antzera. Izugarri harritu nau berriz, hamahiru urteren buruan, zer ahots, zer sendo, zer gordin. Izugarriak —eta hitzaren edozein adieretan— egin zaizkit berriz “Ehiztariak”, “Jostailuak”, “Uruguai bizi da”, “Han belarra beti berde baita”. Udan irakurtzeko modukoak denak, plaian, mendian, etxeko sofan —nik neuk herriko bestetara ere eramango nituzke, lasai asko—. Baina irakurtzekoak, berdin udazken, negu, udaberrian.
Pena bakarra daukat, 2000ko Bazterrekoak izatea Aldairen azken liburu argitaratua. Ez dakit idazten jarraitzen duen —agian, suerte pixkatekin, bai: 2010ean sari bat irabazi zuen “Lanbrotan” izeneko ipuinarekin—. Jarraituko balu, ordea, irrika biziz itxarongo nuke idatzi duen horren argitarapena. Bestela luzeegi egingo baita Bazterrekoak berrirakurtzeko beste hamahiru urte itxaron behar izatea.
Idioma Euskera
Publicación 2000
Editorial Susa
Categoría Cuentos y Relatos
Descargar Bazterrekoak de Xabier Aldai
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Bazterrekoak de Xabier Aldai © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.