Baita hondakinak ere
Iñigo AstizGertatzen da. Idaztearen eraginez, azkenean testuak harilkatzen dira, eta kasu honetan bezala, poesia liburu baten aurrean gaude. Iñigo Astiz, poeta berria dugu, Baita hondakinak ere bere lehen poesia liburua baita. Liburuaren irakurketa bukatuta bezain pronto, lehenengo sentsazioa izan da, idazlea, kasu honetan poeta, gai baten inguruan aritu dela hausnarrean, baina emaitza oso heterogeneoa da. Liburuaren irakurketa zerra hortza baten modukoa da. Gailurrean zaude, surfista bat bezala olatuaren gainean, eta badira beste une batzuk, non poema bera erortzen den, irakurketa oso laua bihurtzen delarik. Goian, gozatzen, ibilitako poema bat, “Audiogida” da, “Pentsatzen dut museoko segurtasun kamerek / erregistratuko zutela zure jainko gihartsuen / aurkako duelu pertsonala, baina gero, / lapurretarik gertatu ezean behintzat, / galdu egingo dela betirako garaituta / Zeusen bularraldetik begirada lurrera / apartatzeko egin duzun keinu dotorea”. Idazten Iñigo Astiz garbia da. Ikusten da bere idazketa poetikoaren helburua, hurbiltasunetik doala; eta komentatu behar da, liburuak agertzen duen ezaugarri nagusia: poesia narratzaile baten aurrean gaude, eta horren adierazle nagusia da, liburuaren azken poema, non bertan Astizek Euskal Herriaren inguruko interpretazio bat egiten duen, subjektibotasuna guztiz agerian geratzen dela. Eta hemen aipatu behar da egilea zintzoa dela. Ez du ezkutatzen bere nitik berak egiten duen argazkia. “Euskal Herria, bukatu egin behar genuke / behingoagatik: bukatu hasieratik. / Geroak esan beza erri bat izan zan / edo-ta ats emaiogun ontan iraun dezan. / Euskal Herria, arnasaldi hau ez da dena, / baina bai nire pixka guztia”. Eta irakurleak berea.
Idioma Euskera
Publicación 2012
Editorial Susa
Categoría Poesía
Descargar Baita hondakinak ere de Iñigo Astiz
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Baita hondakinak ere de Iñigo Astiz © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.