Arratsaldeko atoiontzia
Yukio MishimaNobela hau 1963an idatzia izan zen, idazleak hogeita hemezortzi urte zituelarik. Bere eszenatokia Yokohama hiria da eta, beraz, Tokio ondoan kokatzen da. Hiri horrek portu erraldoi bat du, eta bai atzerritik merkantziak ekartzeko nola atzerrira eramateko, Japoniako aterik garrantzitsuenetako bat da. Hargatik, binan betidanik halako giro exotikoa nagusitu izan da. Nobela honetan ere portuko eta itsasoko giroek eragin handia dute: marinelak, kargaontziak, atoiontziak, kaiak, aduanak eta beste xehetasun asko eta asko... Eta eszenatoki horretan gure protagonistek —marinela, emakumea eta honen semea— drama bat eskaintzen digute.
Nobela honetako gai nagusiak bitan laburbil daitezke: bata, marinela eta emakumearen arteko amodio istorioa eta, bestea, bi heldu horiei inguratzen zaien mutil taldearena. Bi gai hauek ezin dira bata bestearenetik bereizi, eta, esate batera, mutil taldeak gertutik jardungo du helduen jokabideak aztertzen.
Noboru, emakumearen semea, talde horretako partaidea da. Berak miretsi egiten ditu marinelaren gorputz-arima sendo eta indartsuak, eta baita bere amarekin osatzen duen maitasun mundu akasgabea ere. Elkar ezagutu ondoren marinela itsasoratu egiten da atzera, emakumea negarretan utzirik, baina tau hilabeteren buruan itzultzean, emakumearekin ezkondu eta lehorrean geratzea erabakitzen du. Beraz, negar malkotan bukatu ohi den melodrama ez da bukatzen behar bezala; aitzitik, hortik beste istorio bat hasten da, egunerokotasunean eta asperkerian basitutako familia antzerki bat hain zuzen ere. Eta bistan dena, hori mutilarentzat irain handia da, irain barkaezin eta jasanezina, barkagaitza baita zazpi ozeanoetan ibili ostean orain hain gisa apalean lehorrean kokatzea. Mutil taldea, «beraien etorkizuneko irudi» hari heriotza-zigorra eman beharrean gertatzen da...
Traductor Hiromi Yoshida
Idioma Euskera
Publicación 1994
Editorial Ibaizabal
Categoría Narrativa
Descargar Arratsaldeko atoiontzia de Yukio Mishima
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Arratsaldeko atoiontzia de Yukio Mishima © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.