Ama
Máximo GorkiAleksis Maksimovitx Peshkov (Maxim Gorki) errusiar idazlea 1868an jaio zen Nijni Novgorod hirian, erdiko klaseko familia xume batean. Haren haurtzaroa latza baino latzagoa izan zen. 5 urte zituelarik, aita hil zitzaion eta aitona-amonen etxera joan zen amarekin batera. Hango giroa izugarria zen, senideek elkar gorrotatzen zuten, liskarrak eta kalapitak etengabeak ziren, aitonak konortea galarazteraino jipoitzen zuen. 8 urteko haurra zelarik, ama hil zitzaion. Bi urte geroago, ikasteari utzi eta, aitonaren negozioak porrot egin zuela eta, lanean hasi behar izan zuen. Etxetik alde egin eta hamaika lanbidetan jardun zuen. Gorriak eta beltzak ikusi zituen garai hartan; «ukabilkadaka esnatu ninduen bizitzak» idatziko zuen gerora. Hazitakoan bere liburuetako orrietara eramango zituen pertsonaien ezaupidea egin zuen orduan: arloteak, mozkortiak, prostitutak, pobreetan pobreenak, gizarteak bazterrera egotzitako giza kondarrak; «gizaki ohiak», haren hitzetan. Miseriaz inguraturik bizi zen, bizitzaren zokorik ilunenak eta gizakiaren ezbeharrik zirraragarrienak ezagutu zituen. Horrek guztiak oinazearen alderako sentiberatasun berebizikoa ernatu zion barnean, gizakiak jasandako bidegabekeriarik txikienak ere erdibitu egiten zion bihotza.
Título original Мать
Traductor Jose Morales Belda
Idioma Euskera
Publicación 1995
Editorial Ibaizabal
Categoría Narrativa
Descargar Ama de Máximo Gorki
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Ama de Máximo Gorki © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.