Altzateko Jaun-en kontu-zaharra
Pío BarojaGure adiskide Jaun oker doa intelektualismoaren bidetik. Gizon zuhurrek, Aita Prudentziok esate baterako, eta bait Makrosophosek berak ere, zorigaiztoko malda behera hortan erortzetik atzera-erazi nahi izan dute.
Berak ordea itsu-itsuan jarraitzen du berean: gauza ororen alde ona eta alde gaitza ikusi nahi du ezer erabaki baino lehen, zentzugabekeriazko aurre-eritzi guztiei uko eginez. Kritika gorrotagarri baten bidez argitu nahi ditu gauzak. Zuhurtasunez jokatzen ari den ustetan dabil gainera. Non eta Altzaten, noiz eta Erdi Aroan bete-betetan!
Magiazko aztikerien bidez mustro eta gixontxarrak sortzen dituztenei bezala gertatzen zaio idazleari ere bere pertsonaiekin. Hasieran beraiek, kreatzaile eta aita, agintzen dute eta erabakitzen. Gero ordea semeek, munstroek eta gizatxaxtarrek inposatzen dute beren borondatea.
Zeharbide hain gaiztotatik jaun eramateko asmorik ez nuen nik. Baina bera joera hortan barrena amildu da nik atxiki ahal ez nuelarik.
Jaun gizajoa! Jaun dohakabea! Zeinen hobe izango zitzaizun bederatziurren eta bezperetara joan! Amor eman! Zorionerako benetako bidea hori da.
Baina nola bururatu zaizu asaldatzea eta oilo-jenderen artean arrano izan nahi izatea?
Sakristau lodiren artean stoiko bakarti izatea?
Jaun gizarajoa! Jaun dohakabea!
Traductor Patxi Apalategi
Idioma Euskera
Publicación 1986
Editorial Baroja
Categoría Teatro
Descargar Altzateko Jaun-en kontu-zaharra de Pío Baroja
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Altzateko Jaun-en kontu-zaharra de Pío Baroja © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.