Aldarte oneko ipuinak
Gotzon GarateMugaz bestaldeko baserrietan usuago ibili, handiago iruditzen zait hemengo eta hango euskara gero eta diferenteago egiteko dugun arriskua.
Maizenik erabiltzen ditugun esaldi eta hitzetan dugu arriskurik handiena. Zientzian eta teknologian frantses hitzak eta espainolak berdintsu dira.
Eguneroko hizketan, ordea, mugaz bestaldeko gure neba-arrebok frantsesetik jasotzen dituzten hainbat eta hainbat hitz, guretzat ulertezinak dira; bai eta haientzat guk espainoletik jasotzen ditugunak.
Guk ladriloa esaten dugu, haiek brika, hemen erregalu dena han kado, hegoaldeko kukaratxa, iparraldean kafarra bihurtzen zaigu, Goizuetarrentzat antiojoak dena, Itsasukoentzat linetak...
Beste kasutan espainoletik jaso dugun hitzak badu haientzat esanahi jakina. Beribila adierazteko, kotxea esaten dugunean, ez gara konturatzen hitz hori Landibarrekoentzat, konparazione, egunero eskuartean duten gauza dela: deizterakoan erabiltzen duten ontzia.
Berdintsu gertatzen da esaldiekin. Nola ulertuko dute hangotarrek «zoaz porrara» edo «ilea hartu» eta horrelakoak?
Bestalde hamaika hitz badira, guk erdaraz esan eta bestaldeko neba-arrebek euskaraz ongi esaten dituztenak. Kalentura, alkatea, saltoa... ez dituzu han entzungo. Horien ordez egunero erabiltzen dute sukarra, auzapeza, jauzia...
Benetan, sinesten al dugu Euskal Herrian zazpi probintzi direla? Duda egin liteke. Espainia Estatuan bizi garen idazleok, ez genuke ahantzi behar, mugaz bestaldean hiru probintzi dugula, han gu bezalako euskaldunak bizi direla, geure liburuak eskuratu eta ulertu egin beharko lituzketenak.
Bazter ditzagun, ahal dugula, espainoletik jaso eta geure mugaz bestaldeko senideok konpreni ezin dituzten hitz eta esaldiak.
Agur, irakurle!
Idioma Euskera
Publicación 2001
Editorial Mensajero
Categoría Cuentos y Relatos
Descargar Aldarte oneko ipuinak de Gotzon Garate
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Aldarte oneko ipuinak de Gotzon Garate © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.